170507: Idoia,
Josu, Unai, Martin, Gotzon, Antua, Urtzi, Oier
Gutako batzuk
gaur seiñalatutako moduan, ADES zorionez dago. Azken urtietan sartutako jente
barrixan ikasketa prozesua burutu dala dirudi, eta ahalmen tekniko haundixa eta
jarduteko gogua daken elementu asko dagoz; iñor ez da inpreszindiblia, eta bihar
desbardiñei ekiteko kapazidadia dakagu. Hori oso ona da.
Halan, azken
astietan Illuntzarren egitten gabizen biharrei jarraittuta, gaurkuan 3 talde
operatibo eratu doguz.
Bat, Iñeritze
II-xan juan dan asteko desobstrukziñuakin jarraittu dau. Emaitza pozgarrixa: 4
bat putzu txiki jaitsi dittuez, eta p10 baten kabezeran geratu dira, material
faltan. Beheian, ura eta errekatxo bat. Topografixiak konfirmauko dau, baiña
Iñeritze I-erako norabidia mantentzen dala dirudi, eta -100 inguruko aportiakin
zerikusixa izan leikiala dirudi.
Bigarren taldia
Iñeritze I, eskalada bat egitten egon da. Atzoko azalpenak entzun nittuan,
baiña ezin dot sigur esan ze lekutan egin daben, eta ze emaitzak izan
dittuezen. Emaitza onak izan dirala, hori bai. Pentsatzen dot euren kroniketan
idatziko dittuezela.
Hirugarren taldia
topo biharrak egin dittu: lehelengo, kabezera estudun potzuan gaiñian sektoria jaso
dau, lehendik ezaguna baiña topon jaso barik zeguana; eta gero, “Casa en Ruinas”
sektore barrixan topografixia egittera sartu gara (neuk ez dot parte hartu,
gutako batek urten biharra izan dabelako eta hari laguntzeko bateron bat bihar
zalako). Bestiak kontau dabenez, ruinen sektoria osorik jaso dabe, eta gela
haundixan jarraipen posible hori ikusteko eskalada artifiziala derrigorrezkua
da (librian egittia inprudentzia bat da).
Urtetzerakuan,
inzidentetxo bat izan dogu, aurrerantzian kontuan hartzekua: 2 taldia kanporutz
zoiala, 3 taldia gaindittu dau konturatu barik, eta barruan isolatuta laga
dittuez. Zorixonez laster konturatu dira, sarrerako sokia barriro ipiñitta. Hurrenguetarako,
halakorik ez gertatzeko neurrixak hartzia komeni da.
Bio:
- Quaestus noltei, -130 inguruan.
- Saguzar bat, bigarren potzuan kabezeratik hurre (itxuraz Rh. Ferrumequinum, argazkixan jasota, imperturbable); 1 taldiak be bat ikusi ei dau, -100 baiño beherago; sarrerako gelia zitz eta mitz miatu dot, baiña ez dot besterik ikusi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario