2010/11/09

ADES-eko Toponimia Batzorde txit gorenari

http://i1.ytimg.com/vi/8dZfYvEjsoM/0.jpg
Kontuan hartuta:

1. Okamika Behekuak emondako ahozko testigantzia.

2. Gizaburuagan, Lekeittion lez, “-e” eta “-a”n amaittutako berbak “-ia” modura deklinatzen dirazela (lore>loria, koba>kobia, berde>berdia) eta ez, Aulestia edo Markiñan lez (lorie, kobie, berdie).

Proposatzen dot:

· Hainbeste ilusiñoz esploratzen gabizen koba honen izenan forma ofizialtzat LEZANDIPIA hartzia (ez Lezandipie), Gizaburuko ohitturiari jarraittuta.

· Halan be, deklinatzerako orduan, “Lezandipe-“ sustraixa dakala kontuan hartu. Eta halan: Lezandipiak, Lezandipian, Lezandipetik, Lezandipera, Lezandipeko... (baiña ez Lezandipiatik, Lezandipiara, Lezandipiako).

· Honek ez dau kentzen gero gure artian bakotxak nahi daben modura erabiltzia izenori. Gauza ofizialetarako nabil bakarrik (katalogua...).

Oier (atxekixak edo desadostasunak, erantzun modura laga mesedez (eta firmau!).

3 comentarios:

ADES dijo...

"botelasterrean" pentsata..........esango neuke leziorren beran azpiko gune batei, adibidez baserrixai, edo errekiai lezandipia erabiliko eben ela, bañe ixe seguru esango neuke berorrei leziai, Lezandipe be deittuko (suposatzen dot Gizaburun aspaldittik ezautu dabela zuluoi)dotzenela. eztai Gizaburuko inoki inoiz Lezandipe erabili ote daben, baine esango neuke Gizaburuko hizketan ondo egongo littakela. esan doten modun, "punpa lasterrean" pentsata.

oier g dijo...

Ondo, Bikain: baiña ulertuko dozun modura, "boteprontua" baiño oiñarri senduagua bihar da halako erabagixak hartzeko. Gustora irakorriko doguz hamen zure arrazonamentuak.

Eta kontuan hartu, toponimian, euskerian arau orokorrak baiño, tokiko usarixuak lehentasuna dakala. Beraz, ez ahaztu Gizaburutarrekin berba egittia.

ADES dijo...

Bai, holan da eta holan eingo dot. baine........(beti da baine bat.jejeje)kontutan hartu, askotan, sarri (beti ez baine)euskaltzaindia dabilen modun (ganorabako gauzai bueltaka)ibili baino euskaldun senak askotan berak esaten dabela. dinot hori, zeozelan adieraztearren, askotan logikik berak eruten zattulako. ondorixo garbire. halan da be, erabaki bat danez eta aldatzeko ba bai einbiko neuke, garbi da.


Barne bilatzailea