2010/12/31

Lezate-Kabaua

10-XII-31: Mariano, Gerardo, Pana, Idoia, Iñaki, Gotzon, Petrus, Santi, Oier.





Lezatera, urtian azken eguneko ibillalditxua egittera. Hondarreraiñok allegau eta danok errekatik juan dira (Idoia eta ni izan ezik, bustitzeko gogorik ez eta goittik bueltau gara). Tawlegueruak izango dabe zer kontau, aurretik zoiazen bixak galduta ibilli dirazelako.

Bueltan, Iñakin ahotik konfirmau dogu Lekeittioko labadero zaharrian susmatzen genduan sumideruana; eureneko amamak gogoratzen dau zulo bat zeguala, burdiñekin zarratuta. Duda barik hori da Kabauan urtetzen daben errekatxua, koba erdixan agertzen dan “aporte” horren jatorrixa.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oier, amumagaz ta bere aiztiagaz berbetan egon ostian, konbentziduta dagoz merkauen plazan ez zeguala labaderorik, esaten dabe itxurri bat baino ez eguala.
Esan neban zulua, MONJEN LABADERUAN (kompañian eliza atzian, kultur etxia dagon lekuan) dagola, ta konta eustena da ez omen zala naturala, gerran erabiltzeko zala ta gardatarako bidian omen eukala urteeria.
Beste labaderuak (publikuak) eskolapian ta telefonikan omen eguazan.

IÑAKI


Barne bilatzailea