2014/04/06

Asteburu light: Eurtenerrota ta Eperzulo

5-IV-2014 Martín, Antua, Idoia, Gotzon, Josu eta Iñaki

Gaur asteburu light bat tokatzen zan, eta egia esan benetan merezi dabe azken egunean galarregiko fondorarte bajatu zirenak pasatu zuten miseriak entzunda, gogoa ta guzti ematen du bertara joateko! ;-) Gaur Omara joan gara (esan dugun bezala, Lea artibain koba pillo bat egongo dira, baina Oma bezalako bailara ederrik ez dago!), Eurtenerrotako obstrukzioak buruan, ea Boluna eta Zazpileizarako norabidean jarraitzen uzten zigun!

Aurreko irteeran, ADESek bere garaian exploratu zuena bikoiztu genuen, baina tamalez, ikusi genuen ez giñela lehenak bertatik ibiltzen (GEV, GUM eta F.R. misteriotsu bat ibili ziren), beraz beraiek gainditzeko burugogorkearietan, buruan kolpe bat eta guzti hartu zuen gutako batek. Gaur brometan esan diot Gotzoni, fijo pasatzen garela ta beste aldean pintada gehiago daudela!... eta holan izan da...

Aurreko egunean pasatzen uzten ez zigun estalagmita kendu dugu, baina ikusten zan, aurrekoak bertatik pasa zirala (seriotasunez aztertu beharko dugu hemendik aurrera noiz pasa daitekeen eta noiz ez!)... beraz, aurrean zegoen galeria ikusgarrian beraien pintadak ikusi ditugu,,, F.R. edo FRANTZEz.... eta I. ARIZMENDI misteriotsu batzuk....

Azkenean estuasun batetan geratu gara, eta bestaldean errekaren zarata entzuten zan... Aitzur-lan polita dago bertan udarako edo!


Horren ostean, Eperzulora joan gara (Oman bertan, aurreko kobatik 500 bat metrora), 20 metroko kobazulo polita, lakutxo batekin. meandroan gora joanda zegoen zirrikitu bat ikustera joan gara, bestaldean erreka entzuten zelako.

-mmm... creo que hay que desobstruir!
-Déjame ver... mmm si hay río pero esta piedra se quita a mazazos!
-que va... ya he intentado...
-quita anda!

pim pam pum! eta bertan pasatu gara, erreka osterabe ikusi dugu, baina Osolo antzekoa iruditu zaidan pausu baten geratu gara...
Antua sartu da uretan... eta orduan kaos organizatibo baat gertatu da:

Hauek buzeatzeko betaurrekoak behar zituzten eta kalera bidali naute hoiek hartzera!, ordea, nik uste nuen jada bukatu zela koba, eta kanpoan egon gara 20 minutu eguzkia hartzen! jajajaj
"-mmmm... hauek ez datoz..." eta koban barrura sartu naiz. Bertan zeuden hirurak itxoiten (Josu, Antua eta Gotzon), joan naizenean zeuden POSTURA BERDIÑEAN... bata flashagaz horman enpotratuta, bestea kamaragaz eta bestea uretan...
Menos mal talde honetan ez garela bengatiboak! edo bai?...

Azkenean, tamalez, ezin izan dugu pasa, baina egun polita pasa dugu Oman.




Barne bilatzailea