220122: Javi, Antua, Oier.
Mandoian; gaurkoan, Lemoako lurretan (uste dut) karst txiki honen karakterizazioan hainbat detaile hartu beharra zegoen, eta 3,1 kmtako ibilaldia egin dugu (nire OruxMaps berri flamanteak esan dit), basurdeen bide eta sasi artetik, noski, Javik eta Antuak kareharriaren mugen eta distribuzioaren zuzenketak egiten ari zirela, mapa gainean. Nik neuk, nahikoa izan dut haien atzetik batzuetan (paisaia ikusten) eta aurretik bestetan (sasi-bideak irekitzen) ibiltzearekin. Eta lekuaren edertasunaz gozatzearekin.
Gero, haiek beste sektore batean lan berean aritzera joan diren bitartean, nik Lekeitiora egin dut, Zubiburuan egin beharra zegoen saguzarren neguko ikustaldia egiteko. Ikustaldiaren emaitzak:
Sarrerako lehen galerian, 5 saguzar. Tamainarengatik Rh. hipposideros (lozorro totalean zeuden; ez ditut molestatu nahi izan argazki edo mikrofonoarekin). Lehenengo katazulotik aurrera, ez dut bakar bat ere ikusi.
(...)ren gauzak daude: sarrerako gelan, 5 zaku zabor (...). 3 termometro Hobo (sarrerako galerian 2, lehenengo trepadan beste 1). Eta osteko destrepean, soka 1 (kendu egin dut, eta zabor zakuen gainean utzi).
Espero dezagun gure ikerlari prestuek ez dezatela poltsa horiek eramatea ahaztu. Hurrengo laginketan (maiatzean) ikusiko dugu. Grazia izango bailuke, ez-dakit-nongo Institutuari eta ba-dakit-nongo Unibertsitateari abisatu behar izatea, zer eta haien kide batzuek zaborra erretiratu dezaten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario