2020/12/26

Artzeagagane

 

"¿Ves todo eso, hijo mío? Pues algún día será tuyo". Ezkerrian Utxarain, eskuman Erosomendi.

201226: Oskar E, Gotzon, Martin U, Antua, Javi, Oier.

Aginaga (Ibarrangelu) eta Artzeagagan (Bedia).

Nere asmua Aginagara juatia zan, mariskatzera (errekako ganba zuri famosuok...) baiña allegau bezain laster txamuskina usaiña hartzen hasi naiz: lehelengo Martinek "Hombre Oier! Bai animaua zu!". Gero Antua, irribarre makurrakin: "Balientia zara! Agiñara orduan?". Eta Oskarrek be, halako komentarixoren bat egin ostian: galderak egitten hasi naiz. Noski: sarreran bertan dagon estuasuna pasatzeko (batez be behetik gora) lanak izango nittuala, eta beheragoko Termopilen Pausua, argi eta garbi, ez nebala pasauko. Eta gaiñera inguruan beste zulorik ez dagola, "B Plan" bat egitteko! Hori ikusitta, eta jakinda Antua Javikin Bedian geratuta zeguala, Mandoia inguruko lanetarako, ez dot zalantza haundirik euki: horraxe hobeto.

Halan abixau gara, ba, Al Sur de Autzaganeko lurralde basatira. Kanpoko lana aurreikusi da: Javik, bere lan sistematikuan, zona bateko zuluak ondo katalogau nahi dittu, gero jardunaldi gitxittan ti-ta danak esplorau, topografiau, lagindu etabar egitteko, Txakarre aldian egin genduan legez. Orduan gaur hortan ibilli gara. Ni neu asko aklarau ez naizen arren, ez detsa asko inporta: beste bixak lekua ondo ezagutzia da inportantia, eta hortan ondo dabiz. Mandoiako inguru hau karst "mantxa" txiki askoz osatuta dago, batzuk oso isolatuak, eta zona honetako panoramika orokor bat egitteko balixo izan desta; kasu honetan, Artzeagagane mendi inguruan (vulgo Artzagane) W aldetik ibilli gara, mapa toponimikuan "Sustraitza" izenakin dagon paraje horretan. Hortik Erosomendi, Ereño, Kastillozar bistan genkazela, mea trintxera eta zuluak ikusi doguz; azalpen geologikuak barra-barra entzun doguz (Antua liburu bizi bat bada be, Javi ez da gitxiago) eta zulo pare baten sartu gara. "Indicio mina" izenakin katalogauta dakagun horretan (...) bio lagintxo batzuk hartu dittudaz (masma txiki 2, diptero 1); eta gero, Antuanek tamaiño ikaragarriko batera eruan gaittu. Barrua ondo miatzeko dago (materiala behar da; bere garaian Antuanek Ritxarrekin begiratu zeban pixkat). Horrenbestian amaittu dogu eguna, Bediako Txakoliñian frito batzuk janda, beste bixak hurrengo saio baterako planak egin daben bittartian ahal bada Haitzulo taldekuen laguntasunakin. Ea ba, pixkaka, danon artian karst honek merezi daben argitalpen politta egitteko behar dirazen pauso guztiak emoten doguzen!

Gu bestiak baiño goizago allegau gara etxera. Hárek be emongo dabe euren informetxua!

No hay comentarios: