2009/05/16

Zubieta I eta II topografiatzen



Argazkiak.org Zubieta I © cc-by-sa: ades

09-V-16: Idoia, Gotzon, Oier.

Zubietako kobak topografiatzen (Lekeitio onduan, baiña berez Ispasterko lurretan). Zubieta I-tik sartu gara, GPS datuak hartuta. Koba naturalan poligonala hartu dogu, eta estolderixako enpalmera helduta errekan gora juan gara, ni lehengunian allegautako lekuraiñok (dintel tipoko zapaixa). Gero errekan behera, Zubieta II-tik urten dogu. Datuak ordenagaillura pasauta (norte geografikua kalkulauta) nik uste nebana baiño motzago allegau gara. Argazki batzu etara doguz be, prisaka eta ikuspegi artistikorako astirik barik. Gaur ur gitxiago zeguan.


Argazkiak.org Zubieta II © cc-by-sa: ades

Esandakuak esan, Zubieta I oso politta begittantzen jata. Dibertigarrixa da bebai: bigurriuniak, gatera estu baiña pasatzeko morokuak, laminadoriak... Zubieta II, barriz, oso eraldatuta dago eta bai, ur zikiñak dirala eta ez dau gogua emoten bertan asko luzatzeko. Batengaittik eta bestiangaittik, ez doguz datuak sobran hartu (erreferentzia gehixago, bide sekundarixuak, marrazkixak, zabalerak, alturak...) eta beraz marrazkixa “ojimetroz” egin biharko dot, orientatzeko. Baiña tira: poligonalan muzturrak behintzat hor dagoz, eta horixe zan gaurko objetibua. Egixa esanda, ez neban uste Gotzon eta Idoia azken punturaiñok allegauko ziranik, eta mentalizauta nenguan zati bat baiño ez genduala egingo. Baiña ez: estoizismoz nik pentsautako plan osua bete dabe, eta eskerrak emon bihar detset horregaittik.

Hori bai, aramurik haundixena urteeran ikusi dogu.


Argazkiak.org Aramu haundi bet © cc-by-sa: ades

¡Zer egin leikian katu batek, gero, hankak ez bustitziarren!

No hay comentarios: