2012/06/02

ERREKAAA!

Part: Gotzon,Antua,Unai eta Josu... (gogoan ditugu "etorri ez direnak" eta "etorri behar zutenak")...


Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!

Cast: El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!

Kurubijoko Leizeak (Kurubijo II Oierrek zuzenketak egin arte behintzat) 60-70 metro inguru ditu behera, eta gero, erreka jotzen du. Errekan gora eta behera ibili gara esploratzen, eta 200 bat metro esploratu ditugu, baina alde bietatik koba esplora berria da eta badago haizea leku batzuetan ere! Topoaren arabera, nahiko argi dago Elizburuko Erreka Leizea edo (Zubitxutako Leizea)-ren sifoiaren beste aldeko erreka galerietan gaudela, baina sifoirarte oraindik badago. Errekan behera, galeria bapatean 10 bat metroko eskaloi-katarata batean utzi dugu, sokak amaitu zaizkigu eta. Ikusi topoa eta zeuek esan nora doan!

Cast: Kurubixoko leizea (Kurubijo II) tiene 60-70 metros para abajo, y luego toca el río. Hemos ido rio arriba y rio abajo explorando, y hemos topografiado 200m aprox, pero la cueva esta recién explorada y tiene sitios con aire a ambos lados. Según topo, esta bastante claro que es el río que viene de Elizburu Erreka Leizea (Zubitxutako Leizea), pero aun no hemos llegado hasta el otro lado del sifon porque hay distancia. Río abajo, la galeria de repente cae en 10 metros de escalón catarata, y nos hemos parado por falta de cuerda. Ved la topo y opinad vosotros a donde va!

Burugogorkeria, Elizburu aldeko basoetan makila batekin ibiltzeko "motibazioa", eta gehienbat, Kristoren Suertea izan dira koba hau edo hobeto esanda, "leiza-pintxo" hau aurkitzeko faktore nagusiak. Ibarretako Felixek komentatu zigunetik baso-pista alboko zulo baten berri ("Kurubixo I"), 3 metro eskas zeukan zulo bat, gauzak aldatu zaizkigu azkenean, zeren eta batzuk pazientzia galtzen hasiak geunden horko basoetan ibiltzearekin, eta baserritarrak eroetxekoei deitzeko puntuan nire bila joateko.

Gauza asko entzun dira. Afluentera doala, Atxurra azpiko erreka bat dela... Emozioa airean zegoen, eta ni Unai, buzoan kabitu ezinda pozarekin. Antuak eta Gotzonek pare bat zerbeza on irabazi dituzte, zeren "estretxamendua" orain "pasito jugeton" bat da: Antuabide. Orain, leizearen hasierako 40-50 metroak, kalbario hutsa dira, lur eta lokatz artean arrastadaka behera bertikalean, elkarreri lur bolak botatzen. Gero putzua zabaldu egiten da asko, eta rapel kolgadu bat egin eta gero, 30 bat metro deskolgatzen gara behea jo arte.

Gero aldapan behera erdi lokatzetan (haizea gure gidari) jeisten joan gara. Une batez zarata entzun dugu. Haizea izan litekeen ere pentsatu dugu, baina ez, errekaren soinua zen, errekaren trumoi hots ederra! Lamiñak-en goiko pisutik behekora jeitsiko bagina bezala, destrepetxo bat eta gero, botinak busti ditugu. Harria orain bai, garbia dago. Erdi Lamiñak-erdi Alperdo itxurako erreka meandro bide bat, harria garbi, hanketan ura bizi bizi.

Gotzonek esan du ere "Este es el RIO DE LAS LAMIÑAS!", horregatik, Euskeraz esanda, errekari (jatorrizko izen bat ez badauka kanpoan behintzat) Lamiñerreka deitxuko diogu topoan (bai ezta?). Hori Lamiñak-era badoa behintzat... Ikusiko dugu!

Baina oraindik konexioak urruti daude. Ikusiko dugu ea ahal den, oraindik koban lan asko dago. Baina aireak lagundu eta motibatu egiten du alde bietara esploratzen. Lan asko dago eta hori ona da!

Orain esperantza bakarra sifoirik alde bietan ez egotea da. Errekan behera, uraren nibelaren gorakadaren aztarna batzuk ikusi ditugu. Horrek agian esan nahi du errekan behera ataskoren bat dagoela edo agian estutzen dela... Baina errekaren gaineko beste leku batzuetan ere airea igarri dugu!

Esplorazioa oraintxe hasi da. Gauza bat argi dago, ni denboraldi on baterako ez noala Kurubixoko mendiaren basoetara larra jatera berriro!

Oier, zure argazki kamara faltan bota dugu.

12 comentarios:

Unai dijo...

Gotzon, jarri ahal dozunean topoa lamiñak, atxurra, elizburu eta kurubixoren planoa, eta jendeak eritzixe emoti daukela

ADES dijo...

¡¡¡ZORIONAK!!! Zeberio

Iñaki dijo...

azkenean mereludiko karsta madrilgo metroa baino konplikatuagoa izango da!

Simone dijo...

Oh I take my hat off to the Zeberio Brothers!! :D

Anónimo dijo...

enhorabuenaaaaa....!!! sé que esa soñada travesía se hará realidad...venga, hacer la conexión que quiero acudir con mis mejores galas...!!!

RoberXplorer

Oier G dijo...

Orakulua: Atxurra Lamiñen Sistemako parte fosilla da, eta Kurubijo II izango da hori frogatzeko giltza.

Zorionak.

Ni zoratzeko moduko asteburua darabiltt, ezin izan netsuen kamaria eruan. Etxez aldatzen gabiz, eta onezkero egin dot Iñeritzeko fondora 3 bidar jaitsi eta atzera igotzia besteko biharra, petatez ondo kargauta hori bai.

Unai dijo...

Eskerrikasko, thanks, gracias!, hauxe da poza / vaya alegria...

Pero aqui como empiezan a reflexionar los expertos, a ver si va a ser el rio que sale en Arrakala, y en realidad No se puede conectar Elizburu con Lamiñak porque es Otro sistema. Ay la ostia que lio nos hemos montau... Mirad el plano que ha hecho gotzon y ya me direis, porque yo... no lo veo que hará el rio...
Y la gran pregunta, si no es Lamiñak, el agua de Lamiñak (que esta todo el año) de donde ostias viene?

Buff... gabon

Iñaki dijo...

Muy facil: el agua de lamiñak viene del cantábrico ;)

Hidrogeologo en paro dijo...

Trazador ya

Martín dijo...

Qué grande! Quiero quiero quiero ver ese río!

Simone dijo...

Unai, tienes el perfil con cotas de la agua de esta cueva y la agua de Laminak?
Yo libro solo el Domingo. Haces algo?

Unai dijo...

K va no tengo perfil. Aber gotzon... Pero si, la cota es la de el piso de lamiñak creo...


Barne bilatzailea