2013/03/16

Astegietako urzuloa

ASTEGIETAKO URZULOAN: GALERIA HANDIA AURKITU IDOIAREN "FLASHA-ZOARI" ESKER

Aurreko baten Antua eta Iñaki esploratzen ibili ziren Astegietako urzulo ikusgarrian izan gara. Sarrerako saltoa jaitsi bezain laster ur-jauzi politak erortzen izan dira tetxutik, eta Antua galeria nagusia alde batera utzi eta alboan zegoen galeria txikitik ekin dio; salto bi instalatu eta jaitsi ditu. Bitartean, beste hirurak argazkiak ateratzen ibili gara sarrerako salatxoan. Amaitu dugunean itzela gertatu zaio Idoiari: flasha hartzera joan da eta erori egin zaio ur jauzian zehar, bera eta Gotzon joan dira bila. Flash aparatua kolpea jaitsi da, eta ur jauziaren azpian geratu da, erdi desarmatua baina flashazoak botatzen uretan. Ez da erraza izango flash-aparatua martxan jartzea berriro! Dana dala horri ezker egin da aurkikuntza: Gotzonek bloke artetik jaisten jarraitu du eta batbatean espazio zabal batera irten da. Aurrera jarraitu eta meandro batera heldu da. Itzuli da eta guztia kontatu digu.

Antuak instalatu du guztia beste galerian eta hara joan gara. Errekara heldu gara, eta Gotzonek esaten zuen berak ikusi duen meandroa izango zela, eta galdetu dio Antuari ea meandrorik ikusi zuen aurreko eguneko esplorazioan. Antua harrituta geratu da, zein meandro? Orduan Gotzon konturatu da galeria berria ez dela berak ikusitako meandroa. Enigma! Erreka bi ote daude koban?

Amaitu dugu galeria berriaren topoa eta beste galeriara itzuli gara, ustez antzinako pioneorak esploratu zutena (bazter batean "Alcalde" izena agertzen zen, eta beste leku batean zintzelak markaturik "C.I. 1967,edo 69"?).

Galeria handi ikusgarrira heldu gara, eta beherantz eginda meandro ikusgarrian sartu gara, esez beteta, eta altuera handikoa; azkenean hestutu egin da.


 
 Gaurko nahikoa, baina lan asko hurrengorako!

Barne bilatzailea