2016ean bertako labar-artea aurkitu genuenetik, ADES Espeleologia
Elkartekoak Armintxeko muinoaren hidrogeologiaren azterketari arreta
berezia eskaintzen ari gatzaio. Horretarako, bistan da, ez da
bakarrik IS-100 Armintxe II kobazuloa bakarrik kontuan hartu behar;
ezinbestekoa da harekin lotutako sistema hidrologiko osoa aztertzea,
batez ere labar-artea hondatzen ari den uholdeen arazoari aurre
egiteko.
Lan honen baitan, ADES-ekook Armintxe inguruan dauden beste
hainbat haitzulo ikertzen ari gara. Lekeitioko karstaren ezaugarri
bereziengatik, honek ezohiko ingurumenetan esploratzera eramaten
gaitu, argazkiotan ikus daitekeenez. Ez da lan gozoa.
Argazkia: Jon Zubiaur. |
Egunen batean Bizkaian lurpeko ondarea babesteko gai diren
arduradun teknikoak ezartzen badira, informazio guzti honek duen
garrantziaz jabetuko dira noski; eta gustura kolaboratuko dugu
haiekin. Bitartean, datuak gure kontura biltzen jarraitu beharko dugu, Armintxeko
labar-artearentzat beranduegi ez izateko hatzamarrak gurutzatuz.
Oier Gorosabel Larrañaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario