2008/06/10

Axpeko San Pedro Kobazulora

Busturialdeko Hitzan agertutakua


Jose Maria Uzelay herri ikastetxeko ikasleek eta irakasleek jaia egin dute

Busturia

Gurasoen elkarteak antolatuta bizikleta ibilbidea eta puzgarriak izan zituzten zapatuko jaialdian.

olaia zabalondo

Busturiko Jose Maria Uzelay herri ikastetxeak eskolako jaia ospatu zuen zapatuan. Umeek zein gurasoek parte hartu zuten jai horretan. Busturiko eskolak antolatuta zenbait ekitaldi izan ziren eta gurasoen elkarteak antolatuta, aldiz, beste batzuk.

11:00etan hasi zuten jaia ikastetxeko areto nagusian. Bertan, txikienetik hasi eta nagusienera arte, dantzan egiteko aukera izan zuten ikasleek. Azken asteetan ikasi dituzten koreografiak dantzatu zituzten gurasoen aurrean. Seigarren mailako ikasleek ikastetxea utziko dute aurten eta agur esateko astia ere izan zuten jaialdian.

Puzgarriak eta kartak

`Play Back´ eta koreografia saioak bukatuta, gurasoen elkarteak antolatuta zenbait ekintza izan zituzten ikasleek. Alde batetik, bizikleta ibilbidea egin ahal izan zuten inguruetatik. Beste alde batetik, bizikleta hartu nahi ez zutenek Altamirako tenis pistetan ipinitako gaztelu puzgarrietan eta kartetan jolastu ahal izan zuen.

13:30etik aurrera eskolan jarri zuten erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten ikasleek eta gurasoek. Erakusketan, ikasleek egindako lanak eta argazkiz osatutako bideoak ikusteko aukera izan zuten. Goiz osoa dantzan eta jolasten ibili ondoren sabelak bete-bete egin zituzten. Ikasleek eskolan bazkaldu zuten eta gurasoek sardina erreak eta txistorrada prestatu eta denek bazkaldu zuten elkarrekin.

Axpeko San Pedro Kobazulora

Domekan, ADES espeleologia taldeak antolatuta, Busturiko herri ikastetxeko ikasleek zein herritarrek Axpeko San Pedro kobazuloa bisitatu zuten. Adituen laguntzagaz, kobazuloa goitik-behera ezagutzeko aukera izan zuten.


Barne bilatzailea