Gaur Allende eskolako gazteak eramatera joan gara (eta baita beren gurasoak ere), Busturiko herriaren plaza alboan dagoen San Pedro-ko kobara. Kobazuloa erraza da, bakarrik esan erreka baten bidean gora joan behar denez arropak bustitzeko gogoa eduki behar dela, eta baita lekuren batean makurtzekoa ere...
Azkenean jende piloa apuntatu da, eta 3 txanda egin behar izan ditugu kobara. Sarrera kobratuko bagenu,...jejeGotzon kanpoan geratu da (argazkiak bereak dira), Idoia, Mariano eta ni (Unai) barrura sartu gara.
Esperientziari buruz, gu, monitore; gazteak txubaskero eta zapatilla deportiboak etab. jantzita abenturan murgildu murgilduta (baita guraso batzuk ere), eta jendea estalaktitei begira...
Hemen abenturazaleak frontalak prest gerrarako:
Kobaren sarreran:
Adrenalina pixka bat bota aurretik azkenengo hausnarketak....
Kobaren barruan dagoen azkenengo gelan, Marianok hitzalditxo bat prestatu du, eta argazki bat atera dugu han. Gero frontalak itzali ditugu denok iluntasuna sortzeko, gero isildu egin gara kobako soinuak (ero berorien faltak) entzuteko... eta orduan Marianok karburoa piztu du eta argia egin denean:
aaaaaaaaaa.......!
ADESeko-ok etorkizunarekin pentsatzen, espeleologo txikiak sortzeko kantera egiten ibili gara, azken finean. Datorren urtean berriro egin behar omen dugu, baina aurretik kanpoan proiekzio bat eginda aretoren baten, eta irtendakoan parrilada eder bat prestatuta!
Protagonisten iritzi batzuk:
Markel naiz.Gaur oso ondo pasa dut kobatan. Busturiko kobetan ariak hartu ditugu.
Ni Ibon naiz.Gaurko eguna ezpeziala izan da.
Imanol naiz eta ondo pazatu dut kobazuloan, ia zaguzarra arrapatu dut.
peio naiz gauregun polita izan da . !prehistoriara bidaiatui dut!
No hay comentarios:
Publicar un comentario