2011/05/07

Lezaten eta Lekatxon



2011-V-7: Mariano, Unai, Bikain, Gozon, Idoia, Ritxar, Antua, Oier.


Lezaterako espediziñora apuntau naiz, berandu, baiña allegau naiz hondarrera, dana bildu eta alde egitteko prestatzen zeguaziela. Emon desta denporia nere botillia hartu eta bizkarrian etarazeko, enrenamendu bikaiña. Gaiñera, kontau destenez, itxura ona daka: beste hogetapiku metro aurreratu dittu Antuanek sifoittik, eta transformaziño-puntu batera allegau da, nun galerixia izatiari laga eta arrakala bihurtzen dan, gorako norabide garbixian, eta jarraipen bal-baltzakin gaiñera. Atzera egitteko arrazoia, trajian haizia sartzen hasi jakola izan da.


Goiz urten dogunez, Lekeittiora juan gara gero plazan jateko, Simone eta bere lagun australiarrakin. Gaiñera Panpes topau dogu, eta Lezateko informaziño barrixak kontau detsaguz, koba honetako anekdota zaharrak errepasauta. Azkenik, Tala aldera juan gara ea Kabauako horma interesgarrixak ikusi doguz bertatik bertara. Nik ba dakitt, kabana ondoko zulo hori ikustian (bai, txapa azpikua) danok zirrara berezixa sentidu dozuela zuen bizkarretan zihar, eta Lekeittio azpiko galerixa sare hori ezagutzeko eutsieziñezko gogua sartu jatsuela. Trankil, izango dogu denporia eta...

No hay comentarios: