Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, Unai, Mariano, Petrus.
Lezateko amaierako sifoia, oraindik ez da uzten irabazten. Heldu den lekuraino behintzat, gela haundi bat dago, dena urez beteta. Gelaren gainaldean aire poltsa txiki bat aurkitu da, baina ezin daiteke han ezer garatu. Bestalde, gelak, urez lepo, barrurantza jarraitzen du, eta badirudi ezinezkoa dela uraren mundua eta gero beste aldera pasatzea...
Cast: El sifon final de Lezate, aún se resiste. Hasta donde se ha llegado hay una sala bastante grande toda inundada de agua. Aparte de una pequeña bolsa de aire en el techo de ésta (sin posibilidad de hacer nada), la sala sigue para adentro, y parece que nunca se va a salir del agua al otro lado...
Aulestiko bideko ertzeko trafiko-konoaren atzean gelditu gara, 10ak aldean, berriro larunbat goiza asko ikusitako baina kobazulo eder horretan berriro sifoiarekin burrukan egiteko. Lezate, kobazulo bera izan arren beti, haundia denez, leku berrietan ibili zaren sentsazioarekin irtetzen duzu, batzuetan leku berriren baten ibili zarelako (erdi galduta askotan), beste batzuetan egia delako.
Berriro sherparenak egin ditugu oxigeno botilak eta speleo buceo-ko ekipamendua sartzen, Antua eta Ritxar-entzako. Idoia eta ni atzetik joan gara, pixkat lasaixeago...
Sifoiraino ekipamendua eraman eta gero, hondartzan berriro etzanda gelditzeko gogo gutxirekin, "Sahara" deituriko galerietara joan nahi izan dut. Hona gora igotzeko, sifoirantzako bide normalean, hondartzara heldu aurretik, kobaren horman gora igo/eskalatu behar da. 30m ko luze bat dago, gero frakzionamendu bat eta 20m ko beste luze bat. Literalki kobaren estratuaren horman gora igotzen da, eta altura potennntea hartzen du. Pastelari ginda jartzeko, soka dinamikoa da, eta krola eta puñoarekin goraka, txiklea dela ematen du...
Gotzon behean geratu zait zaintzen badaezpada.
Goian, berriro behean bezalako eskisto-kaltzita harrizko kaos de blokesak (kaltzita kristal batzuk hartu ditugu bildumarako), eta gero gatera bat,... Gero onena omen dago, nik buelta egin dut.
Kobatik kanporakoan, ekipamendu guztia atera behar izan dugu. Bakoitzak bi petate eraman behar izan ditu (nik petate eta erdi). Fisikoki gogorrrrra. Gotzon tita batean irten da beti bezala, beste batzuk Antua, Ritxar eta ni, une batean bidetik ere zertxobait galdu gara.
Patatazaku Petate P...ten Porteoarekin P...teatuta.
Gero Aulestin egon gara, errekan botilekin buzeatzen, eta ekipoarekin. Show ederra egin dugu Gotzonek eta Nik. Horrela behintzat garbitu egin gara, eta buzeatzen ikasteko aukera izan dugu, kurtsilorik ordaintzeko beharrik izan gabe.
Gero geologia elkarrizketa interesgarrrri batzuk, kafea eta etxera.
Ezin gehiago eskatu larunbat baterako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario