2019/07/28

Lamiñen Sisteman, galeria barrixa

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgKsP_G9YU4m7er5KEgaYNv7yYjd1DiDhh2OaRw_qwJzWudm29Q4I8c4uO7TI8IBLU5eS9vb77V2bGS1z-_oqY76bPo9lu7um2v37eSGIsAvJCs0n76N5slkMld6Wabjx40zdcXxdw2Mt4/s1600/escalada+afluente+23-11-13+(2).jpg 
190728: Antua, Gotzon, Oier.

Lamiñen Sisteman, desob + bio. Juan dan egunetako biharretan adoria hartuta, (...) sektoreko meandro haizedunian aurrera egitten saiatziak merezi dabela pentsau dogu. Allegatziakin batera, sorpresia: Abel Laudiokua eta Roberto Akelarrekua topau doguz aparkalekuan, soka fijuen instalaziñuak hobetzera etorritta! Aldez aurretik abisauta ginttuen (eskertzeko moduko detallia), baiña ez genkixan noiz etorriko ziran.

Talde bakotxa, beraz, bere misiñuari ekin detsa: Abel eta Roberto Armiñatik sartu dira, eta beste hirurok Lamiñetatik; behiñ desob lekuan, Antua eta Gotzon estuasun ez oso erakargarri baten aurrera egin dabe, eta ni inguruko gela eta galeria haundixetan geratu naiz, hormak eta zoruak miatzen. Beste behin be, zulo honetan dagon fauna urrittasunakin harrittu naiz (urrixa, edo nik behintzat, oso gauza gitxi topau dot: Oxychillus 1 eta Lithobius 2 baiño ez). Ordu pare batera, Abel eta Roberto allegau dira, eta handik ordu erdira-edo desobstruktorien eupadak entzun doguz: "Oier!! Biharra egin nahi dozu??". Ni, koko estraino eta interesgarriren bat topau dabelakuan, estuasun estu horretan aurrera egitteko adoria biltzia lortu dot, baiña han ez zeguan kokorik: harrixak kentzeko gonbidapena baiño ez da izan. Katazulo estua, baiña ez agonikua (nere neurrirako), uste eze puntan harri soltia kentzeko biharra zan (azkenian ez dot puntia ikusi), eskabadora mobimenduan.

Kontua da, azkenian Gotzonek bertatik pasatzia lortu dabela, eta estuasunan ostian meandro estua topau dau, gero nasaittu dana, 1,5 m zabal eta 4-5 m altuko galeria bihurtu arte. Habemus exploratio! Beraz, bueltia emon dau hurrengo baten topo materialakin bueltatzeko. Aurkikuntzia Zeberiotarrei jakiñaraztia adostu dogu, Lamiñen topografixa barrirako kontuan hartu deixen, eta nahi izan ezkero sektore barri honen esploraziñuan parte hartzeko. Nik neuk be bueltau biharra dakat, bertan laga doten karnatan bilduko dirazen kokuak hartzera, barrena!

Estuasunetik kanpora urtetzia gehixago kostau jata sartzia baiño (estimulo zientifiko faltia + faktore psikologikua), baiña azkenian egin dot. Halan, goiko pisotik kanpora egin dot, Armiñako sektorian kokotan ibiltzeko asmotan; baiña ADEStarrak uste baiño lehenago amaittu dabe biharra, eta Lamiñetan kanpora juan diranez, nik be "Cueto-Coventosa" pausua hartu bihar izan dot kanpora bizkor allegatzeko. Behin bakarrik galdu naiz (marka ona!) baiña, halan be, bestiak ni baiño lehenago allegau dira kotxera. Esan detset: forma fisiko eskasa dakat gero, nundik eta Lamiñetatik nekatuta urtetzeko! Sign o'times...

No hay comentarios: