2013/12/01

¿Pendiente en Lamiñak?

Gotzon, Idoia, Josu, Martín, Unai



 Comentábamos luego que no hay un buen momento para acabar un catálogo de cuevas, siempre te dará la impresión de que estás dejando atrás detalles vitales, que el catálogo no está completo. Pero de eso trata la espeleología, ¿no?, no llegar a saber si has desentrañado lo desconocido o si aún sigue siéndolo. Un par de horas antes, Unai hacía una escalada pendiente en Lamiñak (pendiente!, después de tantos años).  Y mientras Idoia lo aseguraba,  apoyado por los comentarios de ánimo de Gotzon, dejamos solo al escalador y nos fuimos a hacer fotos entre las sanguijuelas y las formaciones blancas. Después, Josu, Gotzon y yo decidimos investigar una lateral que sólo había sido hollada un par de veces. La entrada, casi secreta, nos llevó a un pequeño afluente del afluente. El barro parecía estratificado y había coladas lisas y redondas, como de bebé, y también estalactitas excéntricas. Pero, al final, la galería se sifonaba en una gatera cómoda de barro suave. Intentamos descubrir de dónde venía, pero el aire huía de nosotros por grietas y rendijas impenetrables. Al menos la topo está hecha, ahora habrá que ver qué dirección coge.  


Al volver, subimos hasta donde había llegado Unai. Miramos un par de gateras horizontales y verticales y Josu lo sustituyó para el último tramo. La fractura vertical abovedada se acababa allí (y Unai deprimido). No había galería para una nueva Lamiñak. Deshicimos todo con no tanto ánimo. Bueno, un misterio menos.



-------------------------------------------------------
Han goian, kolada erraldoiak egiten zuen repisatxo baten geunden zintzilik Martin eta Unai. Josu goian azkenengo "ez hain libre" zatia amaitzen zegoen. Lamiñen kobaren ber-esplorazioaren etorkizuna Josuk laister jarriko zuen azkenengo monty-an zegoen. 

Printzipiante-frakzionamentu hartan ideia geologikoak zebiltzaten airean. Unaiek, bere fantasia hidrologikoak konpartitzen zizkion Martini. Batzutan, Josuk "e! egin jaramon niri!!" batzuk soltatzen zizkion, anaia handiak burua galdu ez zezan estrato eta diaklasa freatiko artean. Baina Unairen geologiak huts egin zuen. Amaitu ziren Atxarte II-Kurubijoren denborak. Eskalatzen geunden Afluenteko gela erraldoi hura kobaren bi pisuren arteko konexioaren derrunbamentuari esker sortu zela zioen Unaiek, eta gela hortatik eskalatuz goiko pisu berrietara helduko ginela, Lamiñen Trabesia famatuko sektorean bezalaxe.

Tetxuari begira zegoen uneoro Unai, baina sabaia ez zen horizontaltzen, beharko lukeen bezala. Azkenean Josuk notizi txarra eman zuen: "txo Unai hau amaitxu einde!". Tetxua freatikoa zen, hau da, gela hura ez zen hundimentua. Errekaren galerian geunden oraindik, bakarrik sektore hontan handiagoa zela, besterik ez.

Gure gainean, 30 bat metro kareharri urgoniano konpakto zeharkatuz gora, Elizburuko baserrian "pastel vasco"ak prestatzen zeuden Gernikara eramateko. Eta Gernikarrak euren baserri azpian, txorizoak modura zintzilik, euren baserria kabituko litzatekeen sala batean zeuden. Manda huevos.

Gotzon eta Idoia jada kanpoan zeuden, baina Josuren pazientziari (nahiko egin du gaurkoz mutilak!) Unaiek buelta de tuerca bat eman nahi zion oraindik. "Txo guazen trabesixako konexiñoi dan lekure, aber han tetxu ikusteko zelaku dan!". Gotzon eta Idoia zain egonaraztearen prisak sartuta, erreka galeria nagusira heltzean, korrika hasi ginen uretan plisti plasta koban gora. Oso gauza surrealista, norbaitek ikusiko bagintu,... Lamiñak Krossa. Martinek ez zituen lamiñen kobak ezagutzen eta pozik zegoen, baina Josuren pazientziari bi Teleberri geratzen zitzaizkion.

Ezertarako izan zen dena baina. Kanporantzakoan, animoak goibel, afluentearen bidegurutzera heltzean aireak aurpegian eman zigun fuuu! Kanpoan 10 gradu inguru zeuden, eta Lamiñen Koba putzadaka zegoen. "Incredible". Afluenteak txupatzen du lamiñetako airea. Konexioren bat egon behar da kanpoaldetik ziur, hori korronte guztia sortzeko.

Baina bueno, triste jartzeak ez du merezi. Lamiñen kobak emango digu aukera gehiago, horretaz ziur gaude ADESen... 

3 comentarios:

AlozakoZulu dijo...

gotzon topo bat mesedez, afluente berri zati horrekin, eta mereludi kurubixo etc. rekin. Joaten hasteko hortik paseatzera!

Anónimo dijo...

topografixie dropboxen dago

LaProcelosa dijo...

Zelako bi kronika!! Zoixonak Martin eta Unai!


Barne bilatzailea