2013/12/26

Modern Talking With Aragonitos And Fractures Txorreating in the Forest

Part: the Free Trio Talking (Oskar, Unai, Josu)



Batzuk sekula ez zutelako ikusi, beste batzuk kaos de blokes bat argitu nahi zutelako eta beste batzuk Gabonetako turroia bajatu nahi zutelako; gaur Urgitxiko fondora joan gara "Free Solo" estiloan (hobeto esanda Free Trio Talking estiloan). Hau da a toda ostia koban zehar eta txorradak esaten gelditu gabe.

Aulestin geratu gara hasierako kafea hartzeko. Pintxoak jan eta jan hasi gara, orduan Josuk esan duenerarte: "badakazue tortila pintxoik?"; eta tabernako andreak esan digu "bueno ez ez dakat baine eingotzuet bueltan zatozenerako, zuek hor koban kantzau eingo zaze eta, baine gero etorri e!"

Hemen ez dago sekreturik, Aulestin ere ezagutzen gaituzte, iada ez dago kamuflatzeko erarik. Normala, pasadan asteburuan espeleologo ejertzito bat sartu ginen eta bertara tabernara kafea hartzera...

Urgitxi baserriaren aurrean kristoren euri zaparrada eta Kantauriko haize ederra uyuyuyu-ak freskatzen. Baina bueno "Que somos, hombres?!" batzuk botata zarataka (baserriko txakurrak entzuteko erara) kobara abiatu gara. Urgitxi baserrikoek, beren baserriko aterpetik agurtu gaituzte barrez. Jakin badakite baserri atzean koba ikusgarri bat daukatela, baina nahiago dute beren baserriaren epela...

Ur pila dago (ez dakigu zergatik deitzen den Urgitxi), baina bueno, free trio tita. Meandroetan oposizioak egiten, eta marmitak eskibatzen, txipli txapla. Batzuetan plouf!, beste batzuetan Uuuuuuuuyuyuyuyu!!!, beste batzuetan iiiiiiiaaaaa!.

Ezunetako kobarekin konexio "konexiorik ez dagoela ematen duena" ere ikusi dugu. Horrek frogatzen du koba bati ertz guztiak ikusi behar zaizkiola!

Heldu gara sifoira, eta gero Satorraren Zulora (el paso del Topo). Koban sartu garenetik, geologia aldatzen joan da fraktura bertikal handi erraldoitik, gero tetxu horizontalera (Ezunetako bidegurutzea eta gero), eta amaitzeko aragonitoen gelara. Harria igeltsuarekin nahastuta dagoela dirudi. Ikusgarria da.

Unairi aragonitoak ikusten ia jatea ere ahaztu zaio. Ikusgarriak dira bai...

Kaos de blokesean gora eta bera ibili gara, ezker eta eskuma. Unai, Josu eta Oskar, bakoitza alde batetik. Handia da, eta galdu egin gara, azkenean ez genekien bidea ber-egiten geunden ala ez. Haizea gora doa bloke artetik, hori klaru dago. Baina goiko salaren batera? Edo leiza bat da? Klaro atera dugun gauza bakarra, hariren batekin etorri behar dela da, eta kearekin, jakiteko nora joan eta nondik ibili garen.

Buelta ere osti guztian egin dugu. Orain ez ditugu meandroak oposizioan pasatzen, ezta marmitak eskibatzen. Zertarako hainbeste txorrada, azkenean berdin berdin bustiko gara eta!

Urgitxiko urjauzian buzoak etabar garbitu ditugu, bazen sasoia! Eta gero tita Aulestira joan gara, tortila jatera, bestela etxekoandreak bronka botako digu eta, berak espreski prestatu eta gero!

Ba ote dago kobarik baserri honen atzean?

Barne bilatzailea