2013/12/16

Kobakogane Hasi da Martxan! - Bedartzandin Prospektatzen

Part: Unai

III Curso de Primeros Intervinientes eta gero ere, badirudi ez garela Urregarai-Bedartzandi-ko mendiarekin aspertu. Gaur egun guztian Kobakogane aldean ibili naiz prospektatzen (Gabaro atzean dagoen mendia). Ideia, ADESekook 1996 aldean egin zuten (ni ez nengoen) prospekzio kanpaina bat eta gero zeuden kobak berriro lokalizatzea. Nahi nuen leizea ez nuen topatu;14a ( 70 metro sakon zituena eta hasierako 50 metroko rapel bat), baina etxera esku hutsik buelta ez egiteko beste pare bat aurkituta etorri naiz etxera: 13a eta 11a.

Adeseko papereko erreferentzien arabera esango ditut.
Pauso a pauso:

14.- Sima de 76 metros de profundidad. Pozo de entrada de 50 metros, etc.... : ia goiz guztia galdu dut larretan eta lapiazetan bilatzen baina ezinezkoa izan da. Edo puntua okerretararegi dago, edo ez dakit zer pasatzen den. Desesperazioaren desesperazioz auto-ahorcamiento bat ez egiteko inguruko lar-lianaren batekin, utzi egin dut eta besteak bilatzen hasi naiz.

13.- Cueva-Sima que desciende en fuerte rampa, abriendose en una dolina. Contiene fenómenos de reconstrucción.: hau aurkitu dut, erreza zegoen aurkitzen, LIDARrarekin dolina markatuta eraman ezkero behintzat. Hori bai, "no se abre en una dolina". Alboan duen dolinatik 30bat metrora dago pagotegi garbian maldan.









Kobakogane 13


11.- Sima cuya boca se halla pendiente de realizar una desobstrucción.: egia esan ez dakit aurkitu dudan leizea hau den. Zeren eta espero nuen lekuan ez zegoen zehazki, eta gainera "necesaria una desobstrucción" jartzen du. Zeuek ikusi, baina nik "Gotzon si pasa" itxurakoa dela uste dut, eta agian penuria pixkatekin ni ere. Airea, oso xuabea, "estilo araña sopladora". Barruan estalaktitak ikusten dira, eta harria botata ecoa egiten du, eta 5 bat segundu tardatzen du behea joten, hori bai, hormetan kontra jota aurretik. Nire ustez bista bat merezi du!


Kobakogane 11?

Hauetaz aparte, aurreko beste paseo baten, 3-4 metroko koba arrakalatxo bat aurkitu nuen eta katalogatu. Kobakogane I jarri nion. Orain hauek ere Access-ean sartuko ditut. Baina Kobakogane 11 eta Kobakogane 13 deituko diet, horrela aurreko Ades Catalogo Bedartzandiren referentziak ez ahaztuteko eta ez nahasteko.
Kobakogane I

3 comentarios:

AlozakoZulureNoizGoaz dijo...

Gotzon, ezagunak egiten iatzuz argazkixak? Hori da kobakogane 11?

Anónimo dijo...

Ba ez dot gogoratu! Baina zorionak Unai eta segidu holan

Lekitto dijo...

Aupa Ondarru¡¡¡¡


Barne bilatzailea