2020/03/15

Entsegu hidrografikuak + Pepetxo


200314: Gotzon, Antua, Petrus, Oier.

Lamiñen Sisteman (Amoroto), GGUN entseguak egitten; injekziñua puntu bittan eginda, gaillua neurketan laga dogu eta kantidadiak, denporak, kurbak eta beste emaitzak jasoko doguz trazado frogen prozeduria fintze aldera.

Bittartian, Atxurra-Atxamonte aldian prospektatzeko aprobetxau dogu. Kastillo Errekan sorpresia hartu dogu, haitzuluan sarreria 3000 bat kgtako harri bloke batek zarratuta aurkitzian; gaiñetik pasatzeko aukeria dago, harrixan atzetik sartuta, baiña ezegonkor egongo da seguraski; hurrengo euri denporetan gertatzen dana ikusi bihar.

Gero, Atxurrako jentiakin barriketaldi baten ostian (...), lehendik katalogautako Pepetxuak ikusi doguz. Eta GEV-eko katalogoko beste leza horren billa (argi indar linea azpikua) genbizela, ez dogu topau baiña bai ostera beste pare bat. Ni etxera etorri biharra nekan, baiña gero jakin dot emaitza pozgarrixa etorri dala (...). Arratsaldian COVID19 pandemiangaittiko itxialdi dekretua etorri da; beraz, aste batzutan explo kilikagarri honekin amestiakinkonformau biharko gara!

No hay comentarios: