2018/01/13

Lamiña D'Or



180113: Idoia, Unai, Josu, Oier.

Lamiñetan, errebisiño + topografia biharretan laguntzen. Zeberiotarrak hartu daben lan monumental horretan, gaur 3 objetibo ezarri dittuez; nik neuk, eguardixan urten biharra nekanez, bakarrian lagundu dot: urjauzixan ezkerraldetik gora urtetzen daben “Lamiña D’Or” sektoria. Gaiñera, puntu batetik aurrera, batzuk ezin izan gara gehixago “lamiñatu”, eta blandi-blub ekipua pasau ahal izan da bakarrik. Dakigun gauza bakarra: 45 minutu pasau doguzela euren zain, eta galerixa altu eta ikusgarrixak topografiau dittuezela, kolada baten estuasunian amaittu dirazen arte.

Urjauzira bueltauta, beste hirurak goiko pisorako bidia hartu dabe, biharrian jarraitzeko, eta nik kanpora; bidian saguzahar bakarra ikusi dot, Rh. ferrumequinum itxuraz, sarreratik 15 bat metrotara. Beste izakirik ez dot ikusi.

Horraiñok neuria; bestiak botako dabe eurena be.

No hay comentarios:


Barne bilatzailea