2016/03/20

Leza Akordatua eta Haize Galdua

Part:Josu,Unai,Gotzon,Idoia,Martin,Antua,Santi

Azkenean bagoaz Leza Ahaztu mitiko horretara. Marka gorri bat du sarreran, ADESeko norbaitek jarri eta ahaztutakoa. Dirudienez haize korronte itzela dauka eta mendian barrura eta barrura sekula itxiko ez den potzu baten doa. Batzuek diote 150 metro, beste batzuek (realidade zentzu pixkat izanda), 50 metro.






Eta bai, 50 metro ditu (gutxi gorabehera). Eta bai, haizea badu, bai. Baina behean daukan sala erraldoi-ko lurrean dauden bloke artetik joan zaigu haizea (teorien arabera, realidadea, nork daki!).

Gotzonek izan duen negua eta gero, rekuperatzen dago oraindik, baina ez da bakarra: Josu ere atzo kalenturarekin zegoen, eta gaur badirudi hobeto dagoela. Antuak ere eztarria ez dauka oso fin. Hau da hau negua izan duguna! Baina speleo egiteko gogoak denei gainez egiten die.

Josuk eta Antuak 50 metroko putzua bien artean ekipatu dute. Azken unean, Unaiek azkenengo putzuan roce bat konpondu behar izan du Josuk behetik eskatuta, frakzionamendu bat gehiago jarriz. Gauza gehiagorik gabe behea jo dugu.

Gela Eder bat dago behean. Egia esan, lezak merezi du. Baina haizearen bidea ezin izan dugu jarraitu. Meandrotxo bat topatu dugu ere, eta meandro tartetik putzu bat zabaltzen zen. Martinek jeitsi du une batez, baina ez zegoen ezer. Gotzonek lezari topo egin dio eta kanpora.





Irten aurretik, Antuak esandako putzu paralelo hori rebisatzen geratu gara Santi, Unai eta Martin. Ez, ez dago ezer alturan, bakarrik gela berdinaren sabaian gaude. Unai, bertikalaren erdian frakzionatzean, konturatu da hanka jarri behar zen lekuan saguzar bat zegoela. Ehundak eta 1 egin behar izan ditu saguzarra ez esnatzeko. Eta azkenean han jarraitu du hibernatzen, lo seko. Ezin zuen beste hibernatzeko lekurik topatu ala, koba guztia beretzako edukita???!!

A, eta begiratu behar zen "potzu paralelo sekula-inork-begiratu-gabekoan" spit bat zegoen kabezeran eta Unaien saguzar-frakzionamenduan beste bat. Dirudienez, mailuarekin ezer zabaldu gabe pasa zuten putzuaren kabezera, spitak (segurutik eskuz) sartu, ikusi, eta berriro irten.

Horrek bai ADESeko espeleologo Adoretsuak! Aguerridos Exploradores!

Leza honetan egin behar direnak eginda, Beer Team-ek pasadan astean utzi zuen desobstrukziora joan gara orduan (argazkiek beraiek bakarrik hitzegiten dute). Oraindik ez dugu pasa, baina barrurago sartu gara. Meandro bat igartzen da, baina oraindik zabaldu egin beharko da.

Euria gure lagun izan da esplorazio osoan. Aterkin Xploring. Katarro eta itxurakoak sendatzeko perfekto. Egia esan, badirudi ohituta gaudela eguraldi honetara, ze inor ez da gehiegi kexatu...




Barne bilatzailea