2010/02/21

Ugarte Abeletxeko ubegixan


Argazkiak.org | Lapidia transkribatzen © cc-by-sa: ades


10-II-21: Ane, Niko, Oier.


Ugarte-Abeletxeko ubegixan. Richard eta Antoinen azalpenei jarraittuta ondo lokalizatzen dogu. Bertako andra-gizonekin gagoz, eta urak kontauta jasotzen dogu:

  • Ubegi horretatik hartzen dala Karmengo itturriko eta 12 etxetako ura.
  • Gaiñeko partian harri lapida bat dakala, “nadie arranque piedra en un radio de treinta varas” testuakin. Seguraski harri-kanterak itturrixa ez hondatzeko.
  • Harri biribil txiki bat dagola, kobako sarreria markatzen. Haren azpixan beste harri haundixago bat dago zulua tapatzen. Bere aittitta zanak, itturri nagusixa lokatzez trabau zan baten, handik sartu ei zala arazua konpontzeko.
  • Ubegiko ura goiko kanterako hautsez zikinduta etortzen dala batzutan.
  • Goiko kanteran, beta gorrixan eskumaldian pizkat basuan sartuta, koba bat dagola. Euren aittittak erabiltzen zebala eurittik babesteko basuan biharrian zeguanian. Zona horretan bertan, kanterako biharrekin beste leza haundi bat agertu zala eta hor egon bihar dala ondiok.
  • Ubegixan terrenua eurena dala. 1935 arte dana Ugarte torreko jaunena izan zala, eta orduan saldu zetsela euren aittittari.


Ba goiaz lekura, eta lokalizatzen doguz: lapidia (transkribatuta: “Nadye arranque pyedra en el radyo de treynta varas”) eta harri biribilla. Hau guzti hau ubegixan gaiñetik pasatzen dan bide kontrafuertedun baten inguruan; handik behera, ubegixan parian, antxiñako arketa bat dago, ur-kaptaziñuakin zerikusixa dakana. Ikusten da bere sasoian obra haundixa egin zala hamen, udal ur hornikuntzia dala ta. Bueltan basarrikuekin berbetan segiduta, azaltzen detsegu zertarako izango litzakezen gure exploraziño biharrak, eta mesederako izango dala topografixia eta argazkixak jasotzia, eurendako kopixiakin noski. Disposiziño ona dake, bai urpeko bai lihorreko biharrak permititzeko.


Nere ustez zentzuzkuena lehelengo urpekarixak sartzia izango litzake, hurrengo haize-puspillora allegatzeko, eta hortik aurrera segitzeko aukerarik dagon ikusteko. Merezi badau, orduan jasoko gendukez harrixak barrura sartzeko (kontuz: larre horretan ardixak dabiz, eta zulua agerixan lagatzia ez da komeni).


Falta da: ia ubegixak berezko izenik dakan ikustia. Harri biribillan urtia jasotzia (milla zortzirehun ta pikuko fetxia). Ubegixan beran erretratua etaratzia.

No hay comentarios: