170923: Xabi, Oier.
Garraitzen eta Kabauan (Lekeitio).
Lehelengo kayakez egin dogu bueltia: islako NW aldeko “fiorduak”
ikusi (Garraitz I-eko urteeria-eta) eta “Akapulko” aldera juan gara, Garraitz V
zulo kuadrupletik segiduta hurrengo dagozenak ikustera (islako frakturen
norabidiakin bat egitten daben arrakala tipokuak). Hurrenez hurren:
- Lehelengua sakonune bat da, goixan bentanilla moduko bat dakana; karstikua, espeleotema arrastuekin; ez dirudi gauza haundixa, baiña barrura sartu barik ezin jakin; 5 metro sokakin allegauko gara (lihorretik, banda honetako zulo guztiak legez).
- Bigarrena eta hirugarrena, ostera, sakonaguak dira eta barruan bat egitten dabe; badirudi hauxe dala bandarik banda pasatzen dabena, gero “surzilluetako” batetik urtenda; Garraitz VI izenakin katalogau dogu (...) eta sarrerako argazkixa jasota, eta hurrengo baten esplorauko dogu; 8 bat metro soka nahikua izango dira ur ertzeko hatxetara allegatzeko, eta hortik oiñaz sartzeko. Detalle bat: sarrera nagusixak, alu formadunak, zulo bat daka “klitorisian”. Barrutik akzesorik ez badogu topatzen, horra be igo biharko litzake.
- Laugarren eta bostgarren arrakalak ez dirudixe gauza haundirik, baña begiratuko doguz halan be; destrepatzen allegatzeko arrisku larregi dauke, 8 metrotako sokatxo horrekin hobeto.
Surzilluei buruz, esandako moduan, batetik (E aldekua)
urtetzeko esperantzia daukagu; W aldekuan sartzeko konplikaua dago; goittik bajatu
bihar da, 30 bat metroko bertikal extraplomauan; biharbada Kantauriko begiko
kakua ekarri biharko dogu. Hortik aurrera,
NW aldeko bandan sartu gara barriro, olatu gehixen dakana; horko lehelengo
arrakalia da sakonena (40 bat metrotako ranpia, 75º gradutan buzauta), goi-goixan
begiratzeko moduko zulo bat daukana.
Hortik aurrera, NW bandia asko begiratu barik pasau dogu (gaur
ez zeguan itsaso aproposa asko hurreratzeko, eta eguzkixak be itsutzen
ginttuen) eta Kabaua aldera juan gara. Bertan, San Juan Talako horman, 5 zulo
interesgarri identifikau doguz:
- Lehelengua azken tamarisan azpixan, paleosurgentzia itxurakua; goittik behera allegauko gara, 10 bat metro sokaz.
- Bigarrena, pixkat eskumarago (Kabaurutzago).
- Hirugarrena, farola azpixan.
- Laugarrena, horma horretan eskumaren dagona, arrakala txikixa baiña bal-baltza. Igual trepada batekin allegau leike.
- Bostgarrena, uran nibeletik nahikua hurre, haundixena da, barruan harri-bola haundi batekin. Ez dirudi karstikua, uran inpaktoz egindakua baiño.
Kabaura sartzen gara gero: han Kabaua II surjentzixia
ikusten dogu, AKA “Oskar Etxebarrian kalbarixo fekala”; haren eskumaldian dago
Kabaua I (kiroldegi azpixan sartzen dana); eta ezkerraldian, hormaz erdi
itxittako beste surjentzixia, ondiok katalogau barik dakaguna.
Farolerutz pixkat egitten dogu, baiña Isuntzara bueltatzia
pentsatzen dogu; han kayaka laga, eta oiñez goiaz islara, Xabik Garraitz V
barruan argazkixak etaratzeko. Hori eginda erretiratzeko ordua da, eta
horrenbestian lagatzen dogu prospekziño/katalogaziño goize beraniego gau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario