2017/09/24

Ez Dau Ezer

Part: Idoia, Martin, Ibon, Unai, Josu

Batzuk esan zuten, "bueno, ez da egongo ezer baina topoa osorik egiteko joan beharko da". Beste batzuok esan genuen, "nik nahiago dot "Edificio en Ruinas" sektoreko eskalada egin.

Egia esan, Josuk ezik, inok ez genuen uste han ezer handirik agertu behar zenik (meandrotxo bat, frakturatxo bat igual), baina azkenean, hainbeste topo eta esploratutako lekuen re-topo-errepasoak egiten ibili eta gero, esplorazioak ere erregalatu dizkigu Iñeritzek. Ez, ez gara Lezatera heldu, baina Edificio En Ruinas sektorea eta gero (lezaren nibel zaharren 3 goiko pisu), orain "Ez Dau Ezer" gela erregalatu digu.

8 metro zabalera eta 22 metro luzera inguruko gela bat. Eskuinetara, gorantza, estratifikazioaren alde eta Iluntzarren maldan gora joan nahiko balu bezala, koladak eta meandro itxurak. Gelaren fondoan, gatera bat aurrerantza trepada bat eta gero. Argazki kamara prestatu beharko dugu, laister joan beharko da berriro eta.


A, eta Edificio en Ruinas sektoreko eskaladan ez zegoen ezer.


Ez dugu oraindik konklusio geologikorik aterako. Bakoitzak bere paja mentalak egin ditzala.

Ah, eta salan, saguzar kaka pilo bat zegoen. Saguzarrik ez. Sarrera berri baten indizioak dira agian??

Iñeritze ez da amaitu oraindik!



No hay comentarios:


Barne bilatzailea