2014/11/30

Notre goût en un puits



 141129: Santi, Gotzon, Unai, Josu, Antua, Iñaki, Martin, Oier.

Gizaburun, Tellerixe 1, Tellerixe 4 eta Karabixako kobetan.

Lehelengo Tellerixe 4ra juan gara, pasa dan asteko esploraziñuak sortutako expektatiba itzalak argitzera. Gaztiak “La gouffre de Ocamique” honek “La fontana di Lezatte” bihurtzeko esperantzan, eta zaharrak falla ziztrin bat izatian eszeptizismuakin. Azkenak irabazi. Lezia ikusgarrixa da, -60 ingurura jaisten dan ranpa eta potzu ederrekin, baiña barrenetan meandro estuetan amaitzen da ezelako haize korriente barik (juan dan asteko egun beruetan ba zeguanian). Lezia oso leku xelebrian zabaltzen da (erreka ertzian, Gotzonen ustez errekazulo osuak antxiñako galerixa desplomaua emoten dau). Ni neu, eguneko misiño printzipalaz gain (bestiei trabarik ez egittia), bio lagiñak hartzen ibilli naiz, danak sarrera azpiko gelatxuan, -7 bat metrora (barrurago ez dot ezertxo be ikusi): Santik lokalizautako har-solitario-luze arraruak, 3 ale; Meta menardi 1, Meta bourneti 1, masmaetxe baten zeguan 0,5 mm-tako korpuskulo 1; marraskillo 1; Gyas titanus 1; opilioi gazte 1 (Gyas seguraski); Lithobius 1 bistaratu dot baiña ez dot alerik harrapau.

Simonek eta Davidek lagundu gaittue bidian zati baten, eta eurak erakutsi deste Tellerixe 1 katazulua. Gero, bestiak etorri dirazenian, sarrera estutik aurrera lehelengo egin dot, nere euforiarako; eta Iñakin parasmofobixia pizkat baretzeko. Haize korrientia zeguan (ez juan dan astian beste, baiña bat aintzat hartzekua). Josu, Martin eta Gotzon be ibilli dira barrua ikuskatzen eta desobstrukziñuak merezi dabela izan da berediktua; erreza, atxurrakin egittekua. Hor be bio koko batzu jauzi dira potian: Meta menardi 2, Meta bourneti 1 eta 5-6 marraskillo.

Azkenik, Antuanek eta bere ziatikiak lokalizautako puntu interesgarri batera juan gara: karabixa baten arrastuak, mendixan kontra zulo puzkari batekin. Gaur konturatu naiz eredu hau askotan errepikatzen dala: sua darabixan ingenio bat (txondorra, galarra, karabixia) zulo puzkari baten kontra eregitta, eta seguraski ez kasualidadez, tiro natural modura erabiltzeko baiño; egunen baten rekopilaziño bat egin biharko dogu... Kasu honetan, karabixian jauzittako paretak dagoz zulua estaltzen, eta ordu batzutako biharra dago ha praktikable bihurtu arte; baiña itxura ona eta haize majua daka.

***

LA FALLA RESPIRA


Zer egingo diogu ba. Teoria geologiko guztiak aldrebes, teoria espeleologiko guztiak ere. Gotzonek errezoia azkenean: la falla respira. Simonek leza aurkitu zuenetik, aste guztian zehar elkarri teoriak lapurtzen ibili gara: "que intersectara directamente con las galerias de Paltzuaran", "que la falla creara una cueva que sera un afluente al rio de Lezate", "que ira a Lezandipe y luego a Lezate", que patatin, que patatan,...

Ba ez.

Ez doa ez Lezatera ez Paltzuaranera ez Lezandipera ez inora. Joan behar den lekura doa: barrankoan behera, baina lur azpitik. Tellerijera, suposatuko dugu.

Leizea amaitu zaigunean (portzierto, Ikusgarria, errekatxo batekin eta!), jendeak morala lurrean zehar zeukan. Morala, errekastoak eraman digu, fluoresceina izango balitz bezala, estutu zaigun meandroan behera. Suposatzen dugu, baita ere, gure morala Tellerijeko ubegietan irtengo zela, geologiak agintzen duen bezala...

Eske gainera ofuskatu egiten gara. Nork daki Tellerije azpian kristoren koba sistema badago, adibidez Lezandipe ederrarekin erlazionatuta? Baina berdin zaigula dirudi batzutan. Lezate hitzak beste hitz guztiak borratzen ditu.

Irten dugunean kobatik, gatera ikuskatzera joan gara. Airea dauka, eta horrek zerbait piztu gaitu. Igual sistema badago, guk nahi genuena izan ez arren. Gero antuak karobi batetan zulo puzkari bat aurkitu du. Antua beti Antua. Horrekin piskat kalmatu gara.

Baina etxera bueltan, jendeak gauza antzekoa zeukan buruan bueltaka:

Mèrd.



Castellano:https://docs.google.com/document/d/1-jhQ8t8SUXUgSBVR-ep7tGlwEe1HL5NDMDj4fcxI1YE/edit?usp=sharing

1 comentario:

Anónimo dijo...

"MAS NO IMPORTA, DIJO DICK TURPIN ¡¡SALTAREMOS POR LA PUTA CLARABOYA!!"


Barne bilatzailea