2014/11/11

"Doctores Antua y Ritxar, supongo..."

Part: Antua, Ritxar eta Unai


Historiak dio Henry Stanleyren erreskate taldea Tanzania barrenean gora eta behera ibili zela urte askotan zehar, desagertutzat jota zegoen Dr Livingstone esploratzaile famatua topatzeko asmoz. Azkenean, Tanganika lakuaren ertzean zegoen herritxo afrikar baten topatu omen zuen Stanley-k Livingstone jauna. Eta, badirudi han esan ziola "Dr Livingstone, supongo..." esaera famatua.

Dr Livingstonek Nilo-ren iturria ziren Cataratas Victoria aurkitu berriak zituen.

Inok ez du uste Lea Artibain Cataratas Victoria egon ahal direnik. Gu koitxaduok izan ezik. Ez, ez gara oraindik kataratetara heldu, baina errekaren urak, aurpegian ematen digun bitartean, errekan gora jarraituko dugu.

Eta horrela aurkitu gara, Txepetxabixe aldean, harri arteko zulo "inmundo" baten aurrean, Dres Antua eta Ritxar, eta Dr Zeberio. Bedartzandi atzeko lianaz betetako oihan inpenetrable bat esploratzen gabiltza (zer uste, selba bakarrik Afrikan dagoela ala!). Eta horrela joan ginen, Dres Antua eta Ritxar, eta Dr Zeberio, bakoitza bere aldetik, baina mapa del tesoro berdinarekin. Eta han, altxorraren X-a dagoen puntuan, aurkitu egin ginen bi espedizioak.

Kondairak dio Txepetxabixen oraindik izpirituak bizi direla. Bekokitik argia botatzen omen dute eta buzo gorriz jazten dira. Harri ertzak miatu eta zuloak zabaltzea gustatzen omen zaie. Hizkuntza propio arraro bat omen dute: "frakturadiaklsa-dolina uff hemen azpian koba tienekehay!" hitz arraroez beteta. Baserritarra bazara, kontuz ibili zaitez, ze bestela baserrira kobazulo galdeketan etorriko zaizkizu, eta gutxien uste duzunean, zure terrenoetan, kobazulo marabila geologiko bat aurkituko dizute eta famatua egingo zaituzte.

Espedizio biok pista klabe berdin bati jarraitzen genien, eta puntu berdinera ekarri gintuen. Badirudi "BeerTeam" deituriko talde ancestral bat aspaldi ibilia zela hemen inguruetan, eta "sopladore" bat aurkitu zutela inguru hauetan.

Eta horrela, esan ahal dugu, ia metro bat harri eta lur sakonera kendu eta gero, Dr Petrus, zure sopladorean BAI dagoela airea. Ez izan arren guretzako ezaguna den beste zuloan dagoen besteko airea, zulo hau komodoago dago harriak kentzeko, eta ez da bestea bezain arriskutsua derrunbeei, eta ez dago baserritarraren terrenoetan SOLAR bat egin beharrik koba sarrera zabaltzeko.



Nahikoa hitz egin dugu. Beer Team, 2 metro lur kendu behar dira Txepetxabixen, eta zuen zuloak airea badauka, eta lurra ERRAZ dago kentzeko. Zeuek esan noiz joan behar garen, baina zulo batetik edo bestetik, horra behera heldu beharra dago.

Bideo bat:

Dr Livingstone Lago Tanganika-ren edertasunak harrapatu zuen eta ez zuen nahi izan buelta egin zibilizaziora. Gu Txepetxabixeko aireak harrapatu gaitu, eta zibilizaziora joango garen arren, laister bueltatuko gara Txepetxabixeko izpirituak bisitatzera; Txepetxabixe baserrikoen kondairek esaten zuten bezala...

Barne bilatzailea