170409: Josu Granja, Unai eta Josu Zeberio, Idoia, Ibon,
Maiteder, Pedro, Oier.
Urrikobasoko Lezandira (Itxina). Helburua: sarrerako gelako
eta lehelengo bolumen haundixetako argazkixak hartzia. Leza legendario hau, Jose
Mari Olabarria Lexardiko artzaiñak erakutsi zetsan GEV-ekuei 1959an; haren
esploraziñua 1962 arte luzatu zan. Sarrera espektakularra daka benetan, goittik
behera laja extraplomatu batetik jaitsitta, eta behetik gora zatozela (gauzak
begiratzeko denpora gehixagokon) ondiok ikusgarrixagua da. Beheko gela
erraldoietatik dagon ikuspegixa be apartekua da, eta hain zuzen be ikuspegi
hori izan da Josuk bere objetibuakin harrapau nahi izan dabena. Emaitzak,
datozen egunetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario