2009/08/16

Sektore barrixa Apraizen

09-VIII-15: Idoia, Oier.


Hasieran, gaurko eguna nasaixa izango zan: goizez espeleoturista bikin Atxurrara, eta arratsaldez Apraizera, handik pizkat ibilli eta inkognitaren bat argitzera. Azkenian, turistak ezin izan dira etorri eta egun osua izan dogu Apraizen ibiltzeko. Eskerrak.


Izan be, lehelengo “Kraterreraiñok” hurreratu gara, pasa dan astian instalauta geratu zan sokatik jaisteko. Bai bizkor amaittu be, hamabost metro beherago hutsunian hondu jo dogu eta, galerixa haundi horren azpixan zabaltzen dan puspillo edo derrumbe bat baiño ez dala konprobauta.


Gero, pasa dan asteko desobstrukziño gunera juan gara, baiña hara sartu aurretik (nik galerixa barrixa ikusi nahi nebalako), onduan dagon destrepia begiratu dogu, ulertzeko “Destrepe fazilla” izendatu geinkiana. Soka bat probisionalian ipiñi, giza anklajiakin (Idoia) eta ni bajatu naiz. Gela kontiguo bi, eta beherutz potzu bat, sokiakin bajatzeko 10 bat metro. Han beheian, kondukto sinuoso bat, zilindro perfektua, baiña estalaktita arriskutsuekin (bereziki bat, “Estalaktita epidurala”). Beherutz jarraittuta, sorpresia: kondukto haundixago batekin enpalmatzen dau, 5-6 metro zabal eta 7-10 metro altu, pasa dan astian desobstruidu eta gero agertu zanan antzerakua. Erreka aktibo bat dirudi, baiña gaur ez zeguan urik; tarteka lokatz deposittuak badagoz be, gehixena kareharri garbixa da, baltza beta zurixakin, eta harritxintxar biribilla. Goiko pisuak eta leza deszendentiak ikusten dira; errekan gora leza baten hondora allegatzen gara, eta kanpoko hondakiñak dagoz (kristala, ladrillua, piñu orrixak). Errekan bera juanda, sifoi batera allegau gara; baiña bifurkaziño txiki bat begiratu dogunian... beste galerixa bat agertu da (“Errekodromua”), aurrekuan tamaño berekua, barriro bifurkatu, trifurkatu, bentanillak eta afluentiak nunnahi dittuana, eta forma laberintikua hartzen dabena; hain da eze, galtzeko bildurra sartu jaku eta atzera egittia pentsau dogu, hurrengo egunian topografiatu ahala esploratzeko.


Ojimetruan arabera, 300 metrotik gora begiratuko genduzen gaur, 7 bat ordutan. Pozik geratzeko modukua.

No hay comentarios: