2009/08/08

"Uprise" Apraizen


09-VIII-8: Bikain, Idoia, Gotzon, Gorka, Oscar, Oier.


Apraizeko zuluan, bigarren desobstrukziñuan emaitza harrigarrixak ikusi doguz. Eta 500 metro barrixen ostian, talde bittan banatu gara:


Gotzon eta Oscar meandro batetik behera segidu dabe, eta potzu sakon arriskutsu batera allegauta amaittu dabe esploraziñua, soka faltan.


Bikain, Gorka, Idoia eta Oier hirugarrengo desobstrukziñua egitten geratu gara. Koladian ezaugarrixengaittik asko kostau jaku bidia zabaltzia... harik eta Gotzon allegau eta espatula kolpe magistral batekin pasau dan arte.



Honen ostian, sorpresa haundi eta pozgarrixa: galerixa garbi bat, kobian sektore honen ezaugarrixekin (hormak garbi, neoformaziño gitxi, sedimentoz beteta), beste galerixa oso haundi batekin enpalmatzen dabena, sedimento lurra azpittik janda dakana. Topografixa eta morfologixiari begira, superfizietik oso-oso hurre gabiz.

No hay comentarios: