2015/10/11

Garraitz eta IS-085



151011: Oier.

Garraitz islan eta IS-085an (Lekeitio).

Goizian, Euskalmet eta UTC orduak madarikatu eta gero (maria behera 8:30etan zala siñistuta, 10:00etan ondiok bajatzen zeguan!), islako ur ertzian coasteering pizkat, arriskatu barik noski. Lehelengo Karraspio aldetik juan naiz, igarialdixetan identifikautako zuluetan muzturra sartzeko. Toki interesgarrixa da: galeria arrasto argi eta garbixak dagoz, gerora (kuaternariuan?) harriz eta lokatzez beteta, eta handik hona itsasuak eta eurixak barriro higatuta. Betegarrixa ebagitta dagon lekuan estratuak eta rellenoko detallia oso ondo ikusten da, eta toki batzutan lapak eta marraskillo mota desbardiñak integrauta dakaz.



Hondarretik ikusten ziran zulo itxura onenetako bixak bata bestetik oso hurre dagoz, beste egitura karstiko interesgarri bikin batera. Horretara, laurak fenomeno bakarra legez katalogau dittudaz, Garraitz V. Ezkerretik hasitta, lehelengua alu-formako sarreria dakana da; meandro formako galeria bat, diaklasa baten fabore, eskumara kiebrua eginda goittik behera datorren pasillo txiki baten amaitzen da, koladekin estututa. Haize korrienterik ez.

Bigarrena, barriz, antxiñako galeria baten arrastua da: estalaktita, estalagmita eta kolumna moltzo deigarrixa, azpiko rellenua galduta 2 bat metroko alturan geldittu dana.

Hirugarrena interesgarrixena da. Uretatik ixa ez da ikusten: bigarrena moduan, hau be galeria desmoronaua da, goiko estalki estalagmitikua gorde dabena, eta hain zuzen be hortitxik (behetik gora, tranpilla forman) sartuta 8 bat metroko galeria hirukotxera allegatzen gara. Hiru galerixak txikixak dira, ez oso estuak baiña bai Oier nerbioso jartzeko beste (asko ez da bihar, 30 bat zentimetro zabal edo). Eskumako bixak komunikauta dagoz puntu baten, eta gora doian leihatilla batetik haize pizkat dator –kanpotik, imajinatzen dot-. Hiru galerien amaieretatik, barriz, ez da hainbesteko haizerik igartzen; baiña hirurak penetrabliak diraz (ni ez, baiña zuek bai ;-) ). GPS datua zulo honen parian hartuta dago (...)

Laugarren zulua itsasotik oso itxura ona bazekan be, bertara juanda pare bat metroko sartuunia baiño ez da izan; karstikua hori bai, eta honek be terraza estalagmitiko bat alturan zekala.


Aurrera egin dot gero; baiña lehelengo sartuune haundixan ertzera allegau naiz bakarrik. Hori ikuskatzeko, lagunekin hobe (ez dirudi oso konplikaua, pasamanos txiki batekin allegau leike).

Atzera bueltia eginda, islian W aldera pasau naiz. Nahikua errez allegau leike Garraitz I-ren ustezko urteerara. Fiordo formako sartuune bat da, NW-ra zabaltzen dirazen serieko lehelengua, harrizko zubi bati esker leza formia hartzen dabena. Goittik behera begira egon naiz (10 bat metroko sakoneria daka), eta ez dakat klaru nun dagon konexiñua: fiorduan amaieratik baiño (honek Garraitz II-ra apuntatzen dabela dirudi) arrakala lateral batetik datorrela esango neuke. GPS neurrixa lezian ertze luzian erdixan hartu dot: (...)


Hatxetan gora eta behera, hurrengo fiordora allegau naiz eta hortxe amaittu da abenturia: 30 bat metro altu, 8 zabal eta 15 sakoneko monstruo bat, instalaziño konplikaua eskatuko leukiana, baiña interesgarrixa. Sartuunia arrakala bertikal haundi batian amaitzen da, penetrablia esango neuke, nahiz eta instalatzeko konplikaua dirudixan. 20 bat metroko alturan, relleno estalagmitiko arrasto bat ikusten da, egitura karstikuan ezaugarri moduan. Behetik modu seguruan jarraitzeko modurik ez dot topau, eta goraka egin dot, arrakalian gaiñeko aldetik pasauta; handik gorako biderutz nindoiala, leza itxurako leku batetik pasau naiz, bloke haundiz beteta; itsasoko zaratia entzutzen zan zulotik, zalantza barik 2º fiorduakin komunikauta. GPS neurrixa itsasertzian hartu dot: (...)


Gero, IS-085ra juan naiz, blokeuakin segitzera. Gaurkuan Zubiburutik igo naiz, 20 bat metro baiño ez dagoz, sasi artian hori bai. Harrixak ekartzeko arazua hasi da, dagoeneko inguruko harri naundi guztiak (gaur 1000 bat kg) barruan sartuta dagoz eta; motibo honengaittik, eta sartu-urtenakin sarreriak gero eta altura gehixago hartzen dihardualako, ezin izan dot kanpoko zarraduria ganoraz egin (egurrekin lagundu naiz).

Barne bilatzailea