2015/10/18

IS-085 itxitta



151018: Oier.

IS-085, azken blokeo jardunaldixa. Gaur 800 bat kg harri sartu dittudaz; sarreratik metro 1 ingururaiño beteta. Guztira, beraz, 2500 kg inguru harri geratu da barruan, euretako %40ª 70 kg-tik gorako blokietan. Azken metrua orbelez, adarrez eta lurrez bete dot, eta inguruakin nahikua bardinduta geratu da; hamendik hille batzutara ez da ezer ikusiko, eta beraz ondo gorde koordenadak. Ez dakitt paleontologuak noiz etorriko diran, baiña kostauko jake topatzia, eta madarikaziño ederrak botako dittuez bloke guztiak etaratzerakuan (polipastua eta taladrua erabilli biharko da, gitxienez); artian bizi banaiz, saiatuko naiz bertaraiñok laguntzen (baso hori etxata errez ahaztuko, ez).

Barne bilatzailea