2015/10/25

Argin, leza aldakor hori




151024: Santi, Antua, Gotzon, Josu, Idoia, Oier.

Argin (Ea). Santik, azkenian, sarreria ikuskatu ahal izan dau. Berak eta Gotzonek ixa seguru egon dira oin dala 20 urteko leku bera dala, oso aldatuta hori bai; bistan da lur mobimendu haundixak dagozela bertan: juan dan urtetik hona 2000 bat kilotako bloke barri bi topau doguz-eta....

Behin barrura juanda, Antua eta Josu aurretik juan dira, eta behin sokatik gorako lekuan bestiok eurak ezin topauta ibilli gara (iñok ez genduan leku hori ezagutzen); agertu dira azkenian, eta danak gora juan gara bloke arteko gune laberintikuan zihar topua segitzera. Tximinixa baten gora egin dogu, eta gela haundi eta eder batian agertu gara; egunotan erabilli doguzen bromekin, izena laster ipiñi detsagu: Sala de la Carta Abierta. Materialakin arazua izan doguz (monty eta dinema txorta bat galdu –eskerrak azkenian agertu dala, 200 euro-) baiña hurrengo baten Carta Abiertatik norabide askotan zabaltzen diran bide posibliak esploratzeko nahikua lan izango dogu. Hori bai, lurrazaletik nahikua hurre gagozela dirudi (sustraixak, marraskilluak...).

Bio aldetik: Niphargus?, Quaestus, Neobisium, Zospeum, Oxychillus, Lithobius erraldoi bat, eta txitxara eta zienpies moduko batzuk jaso dittudaz.

Barne bilatzailea