2015/10/12

Terapia de Choque - Lezabizkarra edo Olabarriko Lezia Esploratzen

Part: Idoia, Unai, Martin, Gotzon, Antua, Josu

Oraingoan ez dugu metro bat bera ere aurreratu Olabarrin. Eskaladak ez du fruiturik eman, baina horregatik ez zaigu leza amaitu. Eskaladak tetxua jo du, baina airea lokalizatu dugu arrakala estu batean. Haizea. Beste helburu batzuk dauzkagu orain. Lurrean dagoen zabaldu beharreko putzu bat, behean beltza ikusten dena, eta airearen desobstrukzioa, eta baita beste eskalada bat ere. Airea edonondik dabil eta nahastu egiten gaitu. Olabarri ez da amaitu oraindik!

Unaiek Olabarrin sartu behar zuela konturatu zenean zalantzan geratu zen gai izango zen ala ez martxa eusteko. Olentzeron putzua eta "Erreka Gela" artean dauden putadak morala kentzekoak dira, taladroa gure lagun maitearekin joaten bagara batez ere. Baina Gotzonek terapia de choque bat prestatuta zeukan.

Aurreko sarreran Menhirren Gela eta Athletic Txapeldun Gela-ren artean bypassa aurkitu genuen. Meandro polit bat zen, freatikoa, atletikoa eta garbia (bai jauna, eta Iluntzarren!). Meandro hortara heltzeko, super-desfonde bat pasatu beharra zegoen baina, eta oposizioan trepada bat egin, eta 2 metroko Kontuz! ibiltzeko eskalada bat.

Unaiek ez zekien pasatu ahalgo zuen, baina Gotzonek pasa eta gero, aukera bi zituen, edo berak ere pasatu edo Menhirren Gelan 4 ordu zain geratu iluntasunean. Azkenean bera ere sartu egin zen desfondera, eta bai pasatu ere. Nola pizten dituen zentzuak beldurrak!

Athletic Txapeldun gelara heldu orduko, ordu erdi-ordubete ingurura heldu ziren Idoia eta Martin, Menhirren Gelako eskaladaren desekipada amaituta. Unaiek bideo bat grabatzeko astia izan zuen.

Fondoan, Antuak eta Josuk eskalada egin eta amaitu egin zitzaien. Baina airea bide erdiko arrakalatxo batetik zetorren, eta ez goitik. Erderaz esanda, esan daiteke "que no supieron por donde les daba el aire...". Jo jo jo...

Azkenengo sektorea polita eta garbia da, freatikoa. Antuak esan zuen bezala, dantzan egin behar da oposizioan, gora eta behera, fraktura bertikaletan zigzagak eginez. Dantzari sektorea deituko al diogu?

Bueltan, Gotzon psikologoak Terapia amaitzeko Unai, Martin, eta Idoia berriro desfonde beldurgarritik (16 metro inguruko ostia batekin hanka artean) pasa arazi zituen. Eta bai funtzionatu ere, moralez tope irten ginen Olabarritik!

Baliteke egunen batean Oinizeko kolektorera heltzea, baina ez dago hurbil egun hori. Ez jauna...



https://drive.google.com/file/d/0B3HJH11q8X49ejhWMG56RnEzOVU/view?usp=sharing

Barne bilatzailea