180729: Oier.
Kurtxian
(Ispaster) eta Larrotegin (Lekeitio), dakiguna ikasten.
180429xan baten
Lekittoko mendi taldiak antolatutako martxan, Zatikatik Batizerako bide
baztarrian ikusittako leza “misteriotsua” begiratzera juan naiz. Soka batekin
bajatuta, laster argittu da misterixua: neure puño y letraz idatzittako IS-018
siglia irakortziakin batera. Izan be, 2007-VI-17xan Gotzonek Idoiak eta hirurok
esplorautako Kobondo/Bizkartegi bera da, baiña orduan basuan beheko aldetik
etorri giñan, Zatikatik zelaixan zihar. Esan biharra dago goiko aldetik
pasatzen dan bidezidorretik askoz be errezago allegatzen dala bertara. Behin
barruan, bistan danez, sarrerako gunietan ikustalditxua egin dot; ganga
garbixetan ez dot arte arrastorik ikusi; opilioiak bai, asko (ez dot lagiñik
hartu). Eta Gotzonek ahaztutako guantiak jaso dittudaz, usteldu xamarrak.
Gero Larrotegira
bajatu naiz. 180702-ko ufaletan Zerengatik behera zetorren ur pillua gatzen dan
puntuan, alikatiekin sasixa ebaten jardun dot ordu ta erdiz. Metro ta erdiko
bidia egin dot barrura, baiña sasi-koladoria trinkua da guztiz, eta biharrakin
segitzeko aixotza eta matxetiakin hobe. Ez dot uste leza garbirik egongo danik,
baiña hortik galtzen dan ur kaudala Larrotegi V eta ubide artifizialeko zulo
bixak baiño haundixagua dala kontuan hartuta, eta Armintxekin hidrologikoki
lotuta dagola, bijilatzeko moduko puntua da duda barik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario