180721: Xabi,
Gotzon, Antua, Oskar Gorozika, Urtzi, Oier.
Garraitzera
(Lekeitio). Bertan begiratu biharreko asko badago be, gaurkuan tiro fijora juan
gara eta gero gerokuak: lehelengo, ipar aldeko baterixatik behera, itsasotik
ikusten dan zulora jaitsi gara. Aterpe hutsa bada be (3 bat metroko sakoneria),
katalogau egin dogu (Garraitz VII) eta ornitologuak kontrolauta dakela ikusi
dogu (pinttura markak, eskuadrak, kimikuak). (...)
Bertatik behera
segiduta, Frailleburu aldera bajatu gara (hasieran pentsau dogu Surzillo bat
zala, baila ez: Garraitz 25 taldeko Idoia Goitiak argittu desku hori Frailleburua
dala).
Hor, beheian zokalo transitable batera allegau gara, eta seguridadeko
pasamanua ipiñitta, galeria batera sartu gara. Itxuraz freatikua (Gotzonendako
izan ezik: harek marinua zala esan dau), 30 bat m aurrera egin dogu galeria
ikusgarri baten, espeleotemaz beteta, relleno desbardiñekin (...) Gu erdi
mailla fosil batetik juan gara, baiña gure azpixan itsasoko urez betetako
galerixa bat zeguan (ez dogu esplorau, maria gora zan) eta goittik be, punto
batzutan, gorakako pasabide batzuk ikusten ziran (derrubio kono baten gaiñian,
bereziki; kuartel ondoko bufoia zala
pentsau dogu; topografian ikusiko da). Hortik aurrera, galeria estu
batzuetatik, arrakala zabal eta arriskutsu batera allegau gara, bloke
haundixekin suspentsiñuan, 20 m beherago itsasuakin bat egitten zebana; uste
dogu bestekaldeko Garraitz VI-ko terminusetik oso hurre egon garala, baiña soka
baten faltan ezin izan dogu konprobau.
Bide osuan zihar,
hormak miatzen juan gara, (...). Bio aldetik: Oniscus asellus 2, Lithobius 1, karabido 1 eta
Trichoniscoides 1.
No hay comentarios:
Publicar un comentario