2021/08/22

Urrixola-Paltzuaran Basque Hell Xperience

 210821: Martin U, Gotzon, Oskar E, Oskar F, Oier.

Paltzuaran (Nabarniz). Basque Continental Yummy Breakfast bat hartu eta gero (ordu bi, orraittiokan!) mobitzen hasi gara, berez lasaixa eta jan-edanakin pentsauta egon dan ekittaldixari heltzeko.  Hasierako plana lehendik lokalizauta zeguazen pare bat zulotan desob eta sakontzia bazan be, Urrixola ondotik pasatzian (Basque Nostalgic Ruined Farmhouse) bertako gizona topau dogu (...), eta bere terrenuan dagon beste kueba baten barri emon desku -Basque Lower Wood Cave-. Basora be lagundu gaittu, baitta nun dagon seiñalau be, 20-40 bat metrotako sektore bat. Beraz, ezer baiño lehenago, zulo barri honen billa hasi gara, gero (...) informatzeko konpromisuakin; baiña txaria uste baiño zarratuagua egon da, eta unekada batzutan berua larregikua zan; 45 bat minutuko ekittaldi gogor baten ostian, Basque Hellish Sun Campaign honi amaiera emon, eta billaketia beste egun baterako lagatzia pentsau dogu. Izan be, ez bakarrik bero-kolpian puntuan laga gaittuan tenperaturia; gaiñera, gutako batek begixan arrastada bat egin dau Basque Acute Wooden Thorn batekin; zorionez ez da hainbesterako izan, baiña une batez Basque Güernic Hospital Centerren amaittuko genduala pentsau dot.



Honekin amaittu dogunerako eguardixa pasauta zeguan, eta jatorrizko planari heldu detsagu barriro: begiratu biharreko lezia lokalizau (Basque Burning Bush Pot); haizian norabidian konjetura eta elukubraziño artian, ezer baiño lehenago Basque Traditional Speleological Meal bat egin dogu (dipeatze eta guzti), egualdixa bezain gai beruez berba eginda; baiña, alde egitteko ordua nekala eta, zulora jaisteko orduan Basque Caving Reluctant Challenge-aren ordua begittandu jata. Beraz kotxera abixau naiz trankil-trankil, paraje honen edertasuna eta basatasuna gozatuz, Basque Understory Walking Paths-etatik zihar oiñaz. Emaitzak gitxi, baiña kirol dosis politta izan da, pixkaka-pixkaka forma berreskuratzen juateko! Pozik bueltau naiz nere Basque Coast Living Centerrera.

Bestiak han geratu dira, eta bere aldetik egindakuaz (Basque Brave Fellow Team Report) informauko dabe kontizu.


2021/08/18

AR-96

 


210814: Idurre, Gotzon, Antua, Mariano, Javi, Oier.

AR-96 lezan (Mandoia-Aramotz). Haitzulo speleo taldeko lagunekin adostuta, eurak katalogautako eta esplorautako kueba hau errebisatzera sartu gara: geo ikustaldixa, topo osatzia, bio lagintzia, argazkixak hartzia, eta geratzen dirazen inkognitei begirada bat botatzia. Gehixenok harrittuta geratu gara, haitzuluan edertasunakin eta kontserbaziño onakin: izan be, katalogau barrixa izan arren, begi bistakua da inguruan kueba ezaguna dala. Jente asko ibillitta dago barrutik, eta triskantza batzuk kenduta (grafitixak, espeleotemak hautsitta) gehixena oso egoera onian dago.

Bio aldetik, deigarrixa egin jakuz galerixetan zihar sakabanatutako saguzar aztarnak (zaharrak ziran: gorotzetan ez dot izakin bizidun bakar bat be ikusi, bardin hildako saguzar baten gorpuan). Bestalde, galerixa legorretan intsektu kanpotar asko ikusten ziran, baiña troglobiorik ez; billa eta billa, potia hutsik ez etaratzeko Oxychillus oskol bat eta marruskari txikixen pare bat hazur luze jaso dittudaz; baiña azkenian sarrerako sektoreko galerixan topau dittudaz bizidunak: beste Oxychillus bat, bizirik, eta masma txiki bat; eta galerixan amaierako potzuan: planaria moduko bat eta 3 kolenbolo txiki zuri, antena luziekin, danak flotian; potzu ondoko horman, barriz, bitxo bola zuri txiki bat; eta ur barruan, batinella larrosa modukua. Beste galerixa luzenian, ostera, ez dot ezer bizidunik topau. Gero, kanporutz giñoiazela, sarrera inguruan geratu naiz Meta, Troglohyphantes eta halakuak beste pote baten sartzeko; 6-7 guztira.

Azkenian uste baiño gehixago luzatu gara, eta arratsalderako genkan programia bertan behera laga dogu. Hori bai, ezin izan detsagu Jabin dron barrixa probatzeko tentaldixari eutsi... eta Mandoiako aideko ikuspegi eder batzuk hartuta amaittu dogu jarduna, batzuk txakoliñera eta beste batzuk etxera juan aurretik.