2025/07/30

Basondoko Potoa


 20250727: Galder, Oier.

Basondoko Potora. Beste iñor animau ez dala ikusitta, aval sifoiraiñok juatia pentsau dogu, bertan estigobixuak billatzeko beste saiakera bat egitteko, eta Galderrek lurpeko erreka ikusgarri hau ezagutu deixan. Hatortxu Rocken ajiak ez desku eragotzi programia ondo betetzia, eta bai ostera eskuma-esker-goi-eta-behe ikusten genduzen eskalada, meandro eta dibertikulo guztietan "Hatortxu Galeria" barri posibliak ikustia. Amesak libre!

Bio: oinguan, hare potua bizkorrago prozesau dot: pare bat ordutan, sedimento guztiak erretillu baten begiratu, eta 6-7 molusko txikiren oskolak etara dittudaz; krustazeo edo oligoketorik bapez.

2025/07/20

Andrabide


 


20250719: Antua, Gotzon, Galder, Oier.

Andrabide (Ereño) (...). Hasierako plana hau ez bazan be, Hatxondoko biharrak egitteko  modurik ez genkanez B plan bat billau bihar izan dogu, buruari nahikua buelta emonda. Ez gara damutu. Gitxienez 20 urte ziran "etxeko" zulo honetara etortzen ez giñala eta espeleologikoki hari solte interesgarrixak dittu:
- Hidrogeologia misteriotsua (Osiñeko urbegixakin lotuta ala ez? Atxarre/Ereñozarre ur-dibisorixian ze alde?)
- Laupabost inkognita, batez be eskaladak.
- Zaborra: garai bateko "piramidia" apaldu da (urak eruanda), eta zabor guztia zaharra eta inertia da, urtiak dira barririk ez dala botatzen. (...)

 

Hain zuzen be, lezia hain egon da zarratuta eze, topatzia nahikua kostau jakun: gaiñetik pasau gara -esateko-, baiña bertako zarradura biharrak (somierrak, obra hesixak, barra metaliko atornillauak, dana sariekin estalitta) eta gaiñetik hazi jakon goroldixo eta sasixak ikusezin bihurtu dau. Topau dogu baiña, eta ertz bat zabalduta sartu gara.

Barruan, lehelengo aval egin dogu, ustezko sifoiraiñok allegauta. Izan be, Antuanek ez dau uste benetako sifoia izango danik: garbiegi, eta gelia bentilauegi; goiko arrakalia ondo errebisau beharko da. Bestalde, lezian nundik-norako geologikuak deigarrixak diraz: norabide aldaketa harrigarrixa; paleonibel markak; errekiak higatutako espeleotema potentiak... aztergai interesgarrixa, beinke! Gero amont egin dogu pixkat  (bifurkaziñora eta pixkat gorago), sektore akuatiko oso politta, eta zabor arrasto izpirik bakua; ea garbiketa horren ostian dana halan laga geinkian...

Bio aldetik, sarrerako potzuan opilioi asko egon da, eta gaur horko lagiñak hartzen zentrau naiz: 6-7 hartu dittudaz (danak potzu barrenian, illuntasuna %99) eta masma txiki bat, Galderrek ikusi dabena.