20251122: Xabi, Antua, Galder, Gotzon, Oier.
XXXXko lanak dirazela eta, kuebian sarreria ahal danik eta zihetzen berkokatzia tokau da, barruko topografiak kanpoko interes lekuekin kuadratzeko. Ni neu -zelan ez- galdu xamar ibilli naiz, baiña lasai, bestiak ondo zekixelako nundik nora ibilli. Sasi artian telemetro/iparorratz/klinometruakin bizpahiru orduko "crossfit" saiua egin ostian, pozik itzuli gara eta tabernan emaitza preliminarrak ikusi doguz. Seguro gaurko biharra mesederako izango dala!
2025/11/22
Sasi topo
2025/11/16
Iñubija I
20251116: Antonio, Unai, Galder, Oier.
Iñubija I. Aspaldi gabiz komentatzen Amildegiko Katazulo osteko
galerixetan, 2007tik pendiente dakagun rebisiño hori egin bihar
dala. Horrenbestez, domeka goizian zeozer egitteko 4 lagun juntau garanez,
bertara hurreratzia pentsau dogu, batez be pistian, bidian, eta
instalaziñuan egoeria ikusteko.
Pistiari dagokixonez, leku batzutan apurtuta dago (betiko legez), baiña ez dago zulo terriblerik, eta beraz kontuz kotxiak beheraiñok hurreratu geinkez.
Aparkaleku ingurua nahikua aldatuta dago, eukalipto gaztia sartu barri, baiña bidia libre xamar.
Behiñ Iñubija I-en, lehelengo sokia egoera onian dago; bigarrengo putzuan, instalaziñua duplikauta egon da, soketako bat "lora" askokin (kendu egin dogu), eta anklaje batzuk be aldatu biharra. Taladrua eruan dot, baiña... barautsik ez!! (petate aldaketa baten galdu dot), beraz hurrengo baten egin biharko da.
7a+ Gelaraiñoko sokak egoera onian egon diraz. Bertan Maalerrekako urteeria seiñalau detset (beste egunen baten bertatik urten nahi badabe), eta kanpora hasi gara sartutako bide beretik. 15:00etarako kanpuan egon gara, koba politt honetan zihar egindako ibillaldixakin pozik.
2025/11/11
Urtiaga
20251109: Galder, Gotzon, Oier.
G-144 Urtiaga. Bezperako plan exotikotik kanpo geldittu garanez, Gotzonek (AKA Jubilau Barrixak) Oier eta Galder hartu (AKA La Eterna Promesa eta AKA El Tejón Rampante), eta plan apropos batera eruan gaittu: Santik udan deskubridu, eta Gotzonek berak iraillian soka faltiangaittik esplorau ezinda lagatako lezia.
Udazken egun oso politt baten, Urtiagako basuetan zihar 15 miñittuko ibillaldixa egin dogu, bide baztarrian bertan zabaldu barri dan lezara allegau arte. Bertan, instalatzeko biharra neure gain geldittu da -lantzian behin praktikau biharra dago!-; Galderrek ondiok gehitxuago ikasi biharko dau, halako fregauetan hasi baiño lehen.
Izan be, anklaje puntu egokixak topatzia ez da erreza izan; hormak lur/buztin freskoz estalitta (jausteko oso errez) edo espeleotemaz, ondo kostau jata harri ona lokalizatzia; eta bertatik, sokia igurtzi-puntu pare batekin juan da behera (betiko moduan, behetik gorakuan erreparau detsegu; desbiaziñotxo bat ez zan hor txarto etorriko ez...). Beheruzkuan, soka luze baten faltan biren artian egin dogun korapillua leku txarrian agertu jata (lanak izan dittudaz, puñotik modu txarrian txintxilizk ez gelditzeko) baiña azkenian repisa batera allegau eta arazua konpondu ahal izan dot.
Hortik behera, Gotzonek lehengunian 20 mtako alturatik ikusittako lekura allegau gara. Pentsau zeikian modura, ez da jarraitzeko modurik egon; halan be, harri txintxarreko zoruan alde baten, goittik beherako aporte txiki bat, eta berorren urteeria ikusi ahal izan dogu, ura dabillen seiñaleko zoru garbixakin. Ez batian, ez bestian, haize korrienterik (Beaufort-Etxebarria 0/10). Gorakuan, Galderrek botatako proyektillengandik babesteko hartu doten txokuan, 4 Quaestus jaso dittudaz bio lagin modura. Saguzar bat be ikusi dogu. Lehengunetik eginda zeguan poligonalan gaiñian krokis bat marraztuko dot, baiña brujularik ez genkanez, aporte/urteeran norabidiak ez diraz fidagarrixak izango.


