2015/09/26

Mereludin, katalogo biharretan



2015-IX-26: Gotzon, Amagoia, Idoia, Martin, Mikel, Josu, Cesar, Antua, Oskar, Tana, Xabier, Oier.

Mereludin, katalogo biharrak aurreratzen. Talde bittan banatu gara.

Batzu MG-023ra juan gara, topo + argazkixak egittera (...). Bio aldetik; 3 tamañoko masmak, Quaestus, ehunzango zuri bat, marraskilo klase bi. (...) Amaittu dogunian, monte-a-traves jaitsi gara kamiñora, eta Atxurran Rios-Garaizar & Cia-ri bisittia egin detsegu. Gero Oletara juan gara, eta beste taldiakin juntau gara.

Itxura danez, eurak be egun produktibua izan dabe; ulertu dotenangaittik, 13 zulo ingururen fitxak bete dittuez, inguru horretako katalogo biharreri aurrerakada politta emonda.

Denporia genkanez, arratsaldian gora bueltau gara, leza baten desobstrukziño bertikala egittera. Espatula biharrian jardun eta gero, antza danez potzu baten sartzeko puntuan geratu dira, eta hurrenguan pasauko dira seguraski.

2015/09/19

Andikaldean, Ganetxun eta Kobeagan

150919: Josu, Antua, Santi, Idoia, Gotzon, Oier.



























Gizaburuagan, talde bittan banatu gara.




Batzu G-069 Andikaldeko lezara juan gara, Oskarrek eta Peñak noaki zenbat urte dala hasittako desobstrukziño lekua ikustera eta topografiatzera. Lezia guztiz ezkutauta egon da, eta harri artetik zetorren korrientiak bedarra mobitzen zebalako topau dogu. Katazulotik sartu, eta arrakala bertikal baten buruan geldittu gara; handik behera 5-6 bat metro oposiziñuan jaitsi, eta derrubioz betetako gelatxo batetik meandro estu batera eruaten gaittu; bertako sedimentuak (harritxintxar zentimetrikua) eurixakin aktibatzen dala erakusten dau; lehelengo metruak pasatzeko modukuak dira, 0,40 m zabal eta 3m altu; gero katazulo bat dator, Gotzonek bakarrik pasau dabena; eta horren ostian Peñak eta Oskarrek nasaittutako pasabidia, itxuraz urtiekin sedimentuz atzera bete dana, eta pikabriakin errez nasaitzekua; haize korriente garbixa, eta seguraski Urgitxira eruango ginttukiana; interes haundirik ez, beraz. Bio aldetik zera jaso dot: Oxychillus, Zospeum, Meta, masma txiki pare bat.



Beste taldia Andramari basarri gaiñian zabaltzen dan arrakala ikusgarrira juan da, berau eta bere inguruak hobeto begiratzera uste dot. Lekuak ez daka toponimo argirik: basarriko andriak esan deskuanez, ezkerreko basuari Astalarria esaten detse, eta eskumakuari Zarratua; Santiri, gaiñera, goiko partia gerran errefujio modura erabilli dala esan detsa, eta zati horri “Eskatza” esaten zetsela. Talde bixak bertan batu gara, arrakala erraldoi horren sorreriari buruzko konjetura geologikuak egitten (ez dau emoten galeria desplomaua), argazki batzu hartzen, barrutik arakatzen... eta goiko partian kopaua egin eta gero, hurrengo objetibora danok batera juan gara.

                                               


Josuk eta bixok bertatik alde egin dogu: baiña Gernikara juan bihar ziranak, Ispasterren Kobeaga inguruan zulo batzu begiratzeko asmotan laga doguz.



2015/09/18

Jose Luis Saenz de Ugarte (GEMI)




150917: Oier.

Jose Luis Saenz de Ugarte elkarrizketatu dot Bittorixan. Espeleologia urte asko egin ez bazittuan be (1956-1960), zorionez oso gizon sistematikua da eta 1966xan bere esperientziak idatziz jaso zittuan. Idazkixok, prentsako artikuluak eta hainbat argazki eskaneau detsadaz. Euskal espeleologian historian bere lekutxua merezi daben gizona, horixe baietz!

2015/09/15

Xiberuan ta Lapurdin


Juan dan domekan argazki zaharretako batzu pertsonan ezagutu nittuan.


150915: Oier.

3 eguneko speleo-historia-oporralditxua Iparraldian.

Barixakuan, Maulen armozau neban twitterretik baiño ezagutzen ez neban Allande Socarrosekin. Berakin nere planak komentau nittuan, haren aholku baliotsuak jaso, eta:

  •  Rodney Whitaker “Trevanian” idazlian barri emon zestan; alabia Xiberuan bizi da, euskalduna da, eta euren etxe izandakua be erakutsi zestan.
  • Xiberoko Botzara “gogoz kontra” eruan ninduan, Dominika Prebende “Salaber”ri egindako elkarrizketa galdu horren billa, eta billa segiduko dabela agindu zestan. Izan be, berari eta Ttittika Rekalti esan netsenez, Salaber gizon garrantzitsua da: Xiberuan EH-ko speleo historia garrantzitsuenetakuak idatzi izan dira, baiña oso gitxi izan dira historia horretan partehartutako xiberotarrak.
  • Ruben Gomezekin kontaktau ezinda nenbixala jakinda, telefonoz deittu zetsan, eta domekarako hitzordua lotu.

Eskerrikasko benetan Allande!

Eguardixan Arbailletara juan nintzan. Gamereko Agerrian bazkalduta, bertako ugezabakin berbetaldi luzia izan neban. Pierre Boucher ezagutu zeban, baitta Michel Bouillon, Georges Laplace-Jauretxe eta 1950 inguruko speleo esploraziñuetako jentia, askotan euren etxian ostatu hartzen zeben-eta. Hari izen zerrendia erakutsitta (iñor bizirik harrapatzeko esperantza gitxikin, halan be) gehixenak ez zittuan ezagutzen, bat izan ezik: Jean Marie Rekalt, 1932xan jaixotakua, eta Oloronen bizi dana. Bada haritxo bat, tira egitteko.

Arratsaldian 1950ko esploraziñuen eskenatokixetatik pasiadatxo bat emon neban, euzkipian. Gamereko mainüetan gora, Lüküzilorutz juan nintzan, Oxibar, Koxkarte/Bijou eta Etxeberri karbeetako inguruetan. Zulorik ez neban ikusi (kasko eta argirik ez dot ekarri, nahitta), nere asmua batez be egun argiko gauzak ikustia zalako.

Illuntzixan, Santa Grazira allegau nintzan; bertako Elixaltian pasauko nittuan 3 gabak. Ostatua Groupe Spèlèologique de Ste. Engrâce famatuko kide izandako Ambrosi Bürgübürük eruaten dau, Mayayou eta Maite emazte-alabiakin batera; halan be, badirudi Ambrosik berak ez zebala speleo asko izateko aukerarik izan, taldeko gehixenen modura: basarrittarrak eta abeltzaiñak, espeleologia nekez egokitzen zan etxeko biharrekin... Halan be, GSSE-ko argazkixan agertzen zan ixa jente guztia identifikau zestan, baitta zuzenketa batzuk egin be (Sentolhako artzaiñen izenak), eta interes haundixa agertu zeban nere biharrakin. Gaiñera nere etenbako galdera eta zalantza linguistiko-geografiko guztiak erantzun zestazen, zer gehixago bihar neban nik? Oso gustora egon naiz Elixaltian!

Zapatuan, Ehüjarretik Erraizera igo nintzan, gero Utziako oihanetik bajatuta. 7 orduko ibillaldi espektakularrian (eguzkixa, laiñua, eurixa, txingorra, tximistak) apuntietatik baiño ezagutzen ez nittuan lekuetatik pasau nintzan, GSHP eta GSSE taldekuak 1960 hamarkadan explorautakuak: Ehüjarre, Eruso, Apezküpia, Molerse, Erraize, Karrikola, Sentolha, Drundak, Heyle, Utzia, Ligoleta, Arphidia... hamendik behera nentorrela, sorpresia: Antxonio, Trotixa, Urtzi, Petra eta beste batzu furgoneta bixan gora, La Vernara! Antza danez, SC3-Verna trabesia egitteko arazuak izan zittuezen egualdixakin, eta La Verna bisittatzera zetozen; datorren astian saiatuko ei dira barriro.

Gabian, La Vernako arduradun Jean François Godartekin afaldu neban, aurreko baten Allande Socarrosen laguntzaz egindako kritika-sujerentzien harira. Oso ondo hartu zittuan kritikak, eta bere esanetan 2-3 urtian euskerazko bisittak emoten hasi nahiko leukie (lan egitteko prest dagozen speleo euskaldunak topatzeko arazuak dittuez, halan be; kurrikuluma bota, irakurliak!); enpresian martxiari buruzko argibidiak be emon zestatzen... euskal publikua billatzeko kolaboratzeko gogoz ikusi neban.

Domeka goizian, Madeleine Cabidochen omenezko billera batera gonbidatuta nenguan. Hasierako asmua Ligoletako bordara juatia bazan be, hegoia zeguan (egualdi ezegonkorra) eta azkenian bere etxera juan gara, Kalla auzuan: Arrakoetxia, oker ez banago. Hain zuzen be, GSHP eta GAS taldekuei lagatzen detsa etxia Madeleinek, eta esan leike, beraz, 80 urtetik gora izanda be, Santa Graziko esploraziñuei bultzakada estrategikua emon detsala honekin. Hortik ondo merezittako omenaldixa.

Ez dakitt zenbat lekutatik etorrittako 30 bat lagun izan gara bertan, eta bakotxa bere etxeko onena ekartzen saiatu danez, mailla altuko bazkarixa izan da, dana pikatzeko gauzekin: zenbat ardau eta edari desbardin! Zenbat foie-gras, quiche, pastel etabar! Etxe atzeko formakuntza geologiko xelebrien onduan (morrena glaziarrak, kolada estalagmitikuakin bat eginda) erretako saltxitxa luziekin osatu dogu oturuntza. Patrick eta Sandrinez gain iñor ezagutzen ez baneban be, jentiak oso ondo hartu nau, eta eruan dittudazen argazki zahar pillua harremanerako atxeki ona izan da. Bertan identifikaziño asko egin dittudaz, jentian laguntziakin.

Arratsaldez, etxe pareko bordan film zaharren proiekziñua egin dabe, ulertu dotenangaittik Jacques Moreau zanak hartutakuak (super 8formatuan?). Bertan 1961-65 arteko kanpaiñetako irudixak ikusi doguz, Madeleinek emondako argazkixetatik ezagutu dittudaz; eta protagonistetako batzu be presente zeguazela orduantxe konturatu naiz (Lucas, Cantet; lehendik ezagutzen nittuazenaz gain: Gomez, Lansac, Douat, Cabidoche...). Egun nekagarrixa izan da: frantses oso gitxi dakitt, eta billerako “espainul” bakarra nintzan... Baiña oso pozik geratu naiz ARSIP-ekuekin lehelengo kontaktu hontaz; nere lanian gaiñeko interesa ikusi dot, eta informaziñua trukatzeko bada be, harremanetan segitzen saiatuko naiz.

Printzipioz, domekako billera honekin amaitzen zan plana; bertan Santa Grazin lo egin, bixamonian Atharratzeko astelehenetako merkauan jateko gozuak erosteko aprobetxau, eta etxera. Baiña... autopistatik nentorrela, Kanbo ondotik pasatzen nintzanez, herri barrutik pasatzia pentsau dot, ia Xabier Zumalden pistaren bat topatzen neban. Xabier Zumalde Romero (“el Cabra” izenez be ezaguna), Zornotzako Alegria Club espeleologia taldekua izan zan, eta 1960 hamarkada hasieran jardun zeban bere lagunekin batera, bai euren kontura bai GEV-ekin kolaborauta be. Igaz arte Artean bizi izan da, eta osasun arazuak dirala eta Kanboko erresidentziaren baten dagola jakin neban... baiña ez dakitt nun. Ez bat, ez bi: behin galdetzen hasitta, eta rezepzionisten abegikortasuna ikusitta, azkenian 12 lekutan galdetu dot: Kanboko balnearixuan, Grancher Cyrano, Argia, Musdehalsuenia, Toki Eder, Leon Dieudonné, Bon Air, Landouzy, Terrasse, Marienia, Maison Basque, Anienia egoitzak. Halan be, ez dot bere pistarik topau. Bueno: saiatu naizela ezin leike esan!

Horixe da dana. Bueno! Hori, eta tarte librietan gure IS-085 kobazuluan dibujua aurreratu dotela! Ezeizue pentsau aparkauta dakatenik.

2015/09/12

Mendinagusi errepasatzen

Part: Idoia, Gotzon eta Josu


Ez genuen gogo askorik, eta egia esan 10etan oraindik Ai Ene tabernan geunden zer egingo pentsatzen. Halako batean mendinagusi behingoz bukatzea erabaki dugu. Alde batetik, Lehenengo leizea desekipatu eta gero bigarrena esploratzera. Antuak gauza handiak kontatu zizkigun honen inguruan eta.

Hasteko Mendinagusi I desekipatzera sartu da Josu. Eta bitartean Idoia eta Gotzon bideo bat grabatzen geratu dira, ditxosozko eztuasunean.

Idoia nire zain egon da petatea pasa eta kanpora ateratzeko gauzak. Kanpora irten (batzuk beste batzuk baino marroiagoak), gauzak batu eta bigarren lezera. Gure kulpa da Antuak esandako gauzak sinistea. Eta gaur tranpa berean erori gara.

Bigarren leizean Josu sartu da. Lehenengo salto bat 10mkoa. Destrepe bat, eta eztuasun bat. Antua hor geratu zen. Desobstruitu egin behar omen zen. Baina pare bat saiakeraren ondoren, arnes gabe pasatze lortu dut. Ezustekoa beste aldean etorri da. Nire burua putzu baten kabezeran oposizioa egiten aurkitu dudanean. "Idoia!!!! Arnesa, monty eta soka, eta taladro!!!!"

Pasatu dizkidan momentuan berehala ekipatu dut. Oso leku arriskutsua....

Putzuaren basean beste eztuazun bat, honek bai, kontundentzia gehiago eskatu du. Miseria nibela dagoeneko PREMIUM. Beste salto bat 4mkoa eta fin. Eta hobeto!!! Kanpora irten dugu berehala. Eta bukatutzat eman. Zelako mierda leizea!

Aipagarria den beste gertaera bat ere eman da gaur. Bigarren lezea ekipatzen zegoela Josu, lehenego frakzionamentuan as de guia doble bat egin  du, baina moskeititik gazki pasa du eta ez da konturatu. Rapelatzen jarraitu bezain laster korapiloa korritu egin da eta segituan blokeatu egin da suertez. 10cmko salto bat eginez. Suertea izan da tarteko, baina gauzak txartuago ahal ziren bukatu. Irten dugunean errorea replikatzen saiatu gara, eta bai lortu ere. Korapilo hori egiten, argi eduki behar da zeintzuk diren mosketoitik pasa beharreko lazoak. Eta lazo biak pasatu behar dira. Konfidantza gehiegi.... Espeleo egiten ez gara erlajatu behar, eta gaur bai instalatu duenak, eta bigarren jeitsi duenak atentzio gehiago jarri behar zuten.


GANETXUKO KOBIE

Part.: Petrus & Oskar

Argazki aereo bat ikusi ezkero, mendian zulo erraldoi bat nabaritzen da. Bururatzen zaigun lehenengo idea argazkiaren errata bat izango dala da. Bertara urbildu ta....ez !! ez da errata bat. Benetazko arrakal erraldoi bat da. Orduan urrengoko galdera datorkigu burura: artifiziala, mendioaren fraktura bat edo galeria zahar baten aztarnak?


Lehenengo begirada ta gero,  70 metro luze ta 8-10 m altuera duen arrakal hau naturala dala konturatu gara. Barnetik ibilita, urak eragindako 10 m duenen meandroa nabari ahal da. Arrakalaren puntan, barnetik datorren aize korrente argi eta hotza nabaritzen da, leku baten korrente nahiko indartsua gainera. Ez dugu galeria garbirik aurkitu, baina bueltatu beharko gara. Dena adierazten du koba interesgarri baten sarrera kolapsatu bat dala.

2015/09/06

Mendinagusiko Lezia - Galarregiko Piztia berriro esnatu nahian

Part.: Unai, Idoia, Antua, Gotzon, Santi, Martin, Josu
 

Laburpen Version. Larunbatekoa. (beherago igandekoa)

Beste askotan bezala, Leijebe-ko Lehendakari Putzuaren amaierak detonatu zuen leza honen aurkikuntza. Gure Lehendakariak aurkitutako potzuak karameloa ahoan jarri zion ADESeri baina ez zen Iñubija-II-Atze-ko erreketan, lakuetan eta urjauzietan bustitzerik egon. Everestera igotzea errezago dago horra behera jeisten den bidea aurkitzea baino. Baina horrela da espeleologia, espereologia, desespereologia, eta noski, gure mendien kasuan, potxingologia. Baina guk mendi horrek barruan zer duen jakin nahi dugu, kosta ala kosta, busti ala busti, basatza ala basatza.

Kanpoan eta “Lehendakari Putzua” amaituta; egun hartan, Galarregi mendiaren maldan gora joan ziren espeleologo adoretsuak. Trufatan dabiltzan zakur entrenatuak bezala, malda rastreatu zuten, eta 3-4 trufa topatu zituzten. Batek aire asko zuen. Mendinagusiko Lezia izango zen, la G-101.

Arrakala estu batetik (nola ez!) zetorren airea. Baina aire indartsua. Haizea. Sarrera, de “espacio reducido con tramos un tanto arcillosos” zen (nola ez!). Desobstrukzio gogor batzuk eta gero (nola ez!), bi egun eta erdikoa gutxienez, leza zabaldu egin zen orduan. Putzu batzuk agertu ziren (sasoie zan!).

Galarregiko Lezatik ez geunden oso urruti, bere presentzia sentitzen genuen. Bazirudien zulotik zetorren aire hori Zona C-n egonda zegoela 15 minutu lehenago, eta orain, berriz guri barrezka zegoen, adarra jotzen, berriro sartzeko inbitatzen. Piztiaren ahora berriro. ADESen ez bait dugu eskarmentatzen. Jornos II aurkituko dugula pentsatzen sartzen gara, eta etxera bueltatzean etxeko labadora ataskatu egiten dugu basiarekin.

Larunbat hontan tropeltxoa batu gara: Santi eta Martin, Zeberio Anaiak, Idoia eta Gotzon. Sarrera estu bat eta gero, pasu “atletiko” bat dago, nolabait esateko. Gotzonek gu errezago pasatzeko literalmente pasua “eskulpidu” egin du. Dena dela ere, abentura dexente ibili dugu hortik pasatzeko. Horren atzean, putzuak hasten dira (sasoie zan!), eta bapatean gela ikusgarri batera jeisten zara tetxutik, “Lepineux Txiki” bat izango balitz bezala.

Gela ederra da. Hustutako estrato zati handi bat. Al mas puro “Lezate Style”. Eskistorik ez dago, hori bai. Basie eta potxingada bai dago, noski, para dar y tomar.

Gela hortik behera, blokeetan zehar destrepatzen, beste gela bat dago. Gelaren erdian putzu erraldoi bat dago. Jornosera heldu ote gara? Lea Artibaitik sartu eta Karrantzan amaitu ote dugu?

Josuk dio FUUUU egiten duela harriak, eta Jornos! Jornos! Oihukatzen du. Azkenean 55 metro eta gero blokeak daude, eta behean putzuak segitzen dau baina desobstruidu behar da. Hori bai, putzua ikusgarria da, borobil borobila eta 6-8m zabalerakoa gutxienez.


Topo egiten dugu, argazkiak atera, eta noski “el momento Vip del dia”, txorizo eta gaztai pintxoa jan, txokolate tableta eta Aquarius trago batekin. Donostiko MiraConchako Cafeterietan jarrita daudenak ez daude gu baino hobeto momento honetan.

Gotzonek dio erreka entzutea iruditu zaiola momentu batez. Unairi galdetzen dio aber entzun duen, baina Unaiek ez du nahi busti. Azkenengo “Estoy oyendo el rio!”-tik oraindik rehabilitatzen dago. El rio, el rio,... Que Lo Oiga Otro!

Goranzkoan beste putzu bat detektatu du Gotzonek bloke artean. Beste gauza pendiente bat.

Antua ez da etorri gaur, ez dakigu atzo gauez lorik egin duen. Baina lasai, bihar Igandean joango da, Josurekin.

Erderaz: G-101 Mendinagusiko Lezia fue encontrada, junto con otras 2 bocas, al hacer una prospeccion despues de que el Pozo Lehendakari se acabara en Leijebe II. Un dia duro de desobstruccion fue necesario para bajar 8-9 metros por una estrecha grieta hasta otro paso muy pequeño por el que habia gran corriente de aire. Abierto ese paso, el sabado bajamos la sima que se abre en pozos, hasta que se aparece en una sala en forma de estrato vaciado, bajandose por el techo. Destrepando entre bloques de esa sala, se llega a otra sala en cuyo centro se abre un gran pozo circular de al menos 55 metros (hasta ahora) y 6-8 metros de diametro, al mas puro estilo Jornos II. Pendiente para ir el domingo Antua y Josu, ya que en la base del pozo hay continuación. También en la bloquera de arriba se ha detectado otro pozo pendiente de bajar.


Igandeko kronika

Atzokoa eta gero, gaur Igandean, berriro bueltatu naiz Mendinagusira, oraingoan Antuarekin. Gure enkarguak bi ziren. Alde batetik, putzu nagusia jeitsi eta pendiente geratu zen 15 metroko putzua jeistea. Bestetik, gela nagusiaren alde batean zegoen 20-25m-ko putzua errebisatzea.

Pare bat komentario egin ondoren, fondotik hastea erabaki dugu. Beheraino jeitsi eta pendiente utzitako putzua instalatzen hasiz. 15m, 20m, 25m.... azkenean genituen 40m soka jarri behar izan dugu, agertu zaigun putzua rapelatu ahal izateko. Oraingoa, ez borobila, erlaizez beterikoa baizik. Behera heldu garenean, pare bat buelta eman, eta topoa egiteri ekin diogu. Baina topografiako gauzak goian!!!! Josu putzuan gora, hartu distoa eta berriro behera. 13 puntu eta gero bukatutzat eman dugu topoa. Gatera kolmatatu batzuetan utzi dugu esplorazioa. Ez dago inondik jarraipenik.

Zerbait jan, eta goruntz, desintalatzen eta topoa egiten putzu Nagusiaren basera arte. Eta hortik, beronen gorenera arte. Zelako nekea.... Antua eta biok, bakoitza bi petaterekin....

Behin goian, materiala pixkat ordenatu eta, pendiente genuen putzua jeitsi du Josuk. 25m inguruko putzu oso polita. Borobila erabat. 3m-ko diametroarekin. Baina kaltzetin bat, eta bixkat arriskutsua, honen basean blokeak ez baitzeuden egonkor. Hori dela eta, Antua ez da jeitsi ere egin, zuzenean Josuk desekipatu eta berriro gora.


Burua dagoeneko kanpora begira genuela, zutabe erraldoia dagoen lekuan eskalada txiki bat egiten saiatu gara. Baina bertan behera utzi dugu, nekea eta material desegokia genuelako. Beste batzuentzako!! Nahiko da gaurkoz esanda. 

Bakoitzak bi petate hartu eta kanpora. Eta gaurkoan asko kostatu da kanpora irtetzea. Asko. Eztuasunak sekula baino eztuago zirudien gaur. Uffff. Gotzonek zabaldu egin duela? Ba ez dakit non. Niri berdin berdina iruditu zait. 

Arnesak kiloak pisatzen ditu, itsatsita duen lokatza dela eta. Argi dago Galarregiko maldetan gaudela.

Baten batek, kobazulo ikusgarri bat (tarteren batean bada ere) ikusi nahi badu. Hor dago Mendinagusi ekipatuta, eskalda errez batekin pendiente.