2025/09/14

Pekorotz interesgarria


 20250914: Gotzon, Antua, Galder, Oier.

Hatxondo (Zeberio? dudia dakat, konfirmau Ugaoko lurretan ez ete dagon). Behiñ baiño gehixagotan ikusi dogunez, zulo baten esploraziñua, espeleologuak "nahiko!" diñuanian amaitzen da. Bestela, beti dagoz hobeto begiratu biharreko lekuak; gaurko jardunak baieztatzen dau hori. Antuanek eta Gotzonek gidatuta -ni atoian juan naiz, pozik eta goxo- potzu bat begiratzera juan gara, eta baitta premixua topau be: Iñubijako "zisternian" itxurako solairu zabala, inundaziño zeinuz eta lokatzez beteta, eta berau ebaten daben galeria freatiko bat -zaharragua, bistan da-. Esplorau ahala topografiatzen juan gara, Gotzonen esanetan 175 jaso doguz, eta beste 100 bat m geldittu dira neurtu barik. Bihar apasionante horretan murgilduta, gaur kokuenganako arreta gitxi izan dot beraz lagiñik jaso bez.

"Hoy 175 nuevos metros de topo interesante. En azul las galerías conocidas. En verde las nuevas galerías vistas el otro día. En rojo y granate lo explorado hoy (granate la galería de Oier y Galder).
En la punta de la roja con un círculo amarillo, Antua y Gotzon han visto por debajo una galería en la que se oía un río. Nos hemos imaginado, y la topo lo ha confirmado, que habíamos hecho una unión.
Exploración interesante pero,  resumiendo, UNA MIERDA.
Habremos dejado otros 100 metros de galerías sin topo y sin mirar bien. Unos espeleólogos de verdad irían por allí para seguir con la interesante exploración.
"

2025/09/04

Puro relajo murcielaguero


       Zubiburua, saguzarren monitorizaziñua udazkeneko trantsiziño sasoian.

       Illunabarra 20:43. Laiñua, epela. Plazan, "Puro Relajo" taldian kontzertua entzutzen zan, baiña ez da disturbio haundixa izan (ez behintzat, 23:00etan programauta dagozen txapliguak beste).

       Ohi bezala, detektatutako frekuentziak eta aktibitate maila neurtu dugu, (ordu laurdeneko tramoetan).

2025/08/25

Reluktatzen


 20250823: Galder, Antua, Gotzon, Oier.

Hatxondo (Zeberio). Txakalan armozu sendua jan eta gero, abixau gara bertara. Antua eta Gotzon Reluctantetik sartu dira, topo kontu batzuk zuzentzeko. Galder eta bixok, ostera, Hatxondoko hobi nagusittik, lagin hiporreiko batzuk hartu eta bestiekin bat egitteko. Halan egin dogu: 5-6 ganba baltz eta zuri bat eta 2 miriapodo igarilari jauzi dira, eta bahetutako sedimentuan ganba zuri baten burua. Bide batez, 20240601an "despistau" zan pote baten materixala gehittu dot (Ischyropsalis 1).

2025/08/20

Nire lehenengo bisita Lezatera

2025-8-20  Aitor, Bidai, Santi, Galder 

Gaur goizean Adeseko materialaren lekuan gelditu gara Santi, Aitor, Bidai eta ni. Aulestiko Lezate kobara joan gara; Bidairen lehen aldia izan da espeleologian, eta esperientzia oso ona izan da berarentzat; niretzat ere lehen aldia izan da Lezateko haitzuloan eta koba oso kuriosoa iruditu zait.  

 
Jentilen gelan

Estratuak asko inklinatuta daude eta koba konplikatua da: egokia da jakiteko zelan mugitu koba baten.  Bukaerako sifoian gertatzen denak oso harrituta utzi nau: bost kilometrotara dagoen leza baten hasten da erreka eta lezatetik irtetzen da; pentsatzen hasten zara zelako bolumenak egon ahal diren batere ezagutzen ez den tarte horretan!

2025/08/17

Larra 2025


 

20250809-16: Oier.

Larra, EEE/NEB kanpaiñan parte hartzen; bigarren astian egon naiz ni, bioespeleologia helburu nagusixakin, eta danen modura klase askotako bihar auxiliarretan. Ez neban uste, baiña bio kontuetan laguntzeko jente nahikua topau dot, eta horrek egunero zulo baten lagintzia ahalbidetu dau. Horrenbestez, zakua kokoz beteta ekarri dogu Carlos Prieto gure irakasliari emoteko; harek esango dau intereseko ezer agertu dan.

Calvon laguntziakin, Naparruan lagintzeko moduko leza batzun PDFia nekarren. Bertatik, a priori interesgarrixenak aukeratuta nittuan (L1401, L04001, LPA070, Bu-3, Uk113, LPA063, L20003, L04001); gero, ahal izan doguna egin dogu (LPA102, L04001, L14009. BU-3, Illamina Sistema, A-70). 

Jarraixan, bertan egunez egun hartutako ohar batzuk.

20250809

03:30-07:30 Leke-Linza, iratargi bete ederran azpixan.

Linza-Foya 8:00-12:00. Beranduegi, barriro. Karga gitxiagokin zorionez, kardio estu.

Nekia eta loguria, baiña zeozer jan eta Unai-Aitor-Vanessakin Ukerdi aldera (...). Juataldi ederra, neketsua, jardun ona, freskuran, itzulera hobia. Loguriak bentzidu aurretik, ea bixar bio plan bat lotzen doten. 

20250810

Bio inkurtsiñua: Satorra, Txino eta hirurok Calvok emondako zerrendako zuluak muestreatzera. 
Lehelengua, PA102. Bertan, 10 mtako plataformara jaitsi eta aurrerago ezin izan dogu egin (fitxia egin jakonian ikusi zeben p19 hori harriz blokeauta dago eta haize izpirik ez). Beraz bertan ahal doguna jaso dogu: gasteropoduak, trichoniscoides estilokua, pseudoeskorpioia, opilioia, masma txikixa, txindurri haundixa. Zulo honen koordenadak 10 bat mtako erroria dake.

Bigarren zulua L20003 lokalizatzia gehixago kostau jaku: kanal txiki baten dago, Aragoi-Naparrua mugia egitten dabena, lerrokatutako dolina askokin. Koordenadak euretako batenak diraz, nahikua zehatz, bloke artian haize hotza botatzen dabena; baiña ez dogu sartzeko modurik ikusi. Ha izango dala uste dogu, ingurua nahikua ondo miatu arren ez dogulako besterik ikusi.

Jasotako lagiñen errejistro zehatza Igonek hartu dau, potia neuk gorde dot.

20250811

Goiza kanpalekuan, Igonen zain (-1000kin komunikatzetik bueltatzeko). Zeozer jan eta gero, Calvok (eta beste bospaseik) lagunduta, bio muestreatzeko moduko 5 leza ikusteko ibillalditxua egin dogu. Euretako baten L04001 Igone eta bixok jaitsi gara. -9ko galtzerdi bat izan arren, gauza interesgarriren bat harrapau dogu, bestiak beste tijereta zuriren bat, kolenbolo pare bat, eta hainbeste masma txiki. 

20240812

Egun osua Igonekin. Goizian -1000ko komunikaziño lekura. Arratsaldian, bio laginketara. LPA070ra juatekuak giñan, baiña sokia ahaztu. Azkenian L14009.

20240813

Goizez zeregiñik ez eta, uretara. Ostian, BU-3an ikustaldixa egittera: 1978xan explorau zan -300ko zulo bat, BU-56 topatziakin batera baztartu zana. Txino eta bixok -40ko gelatxoraiñok jaitsi gara, bio lagiñak hartzera, eta lezian berresploraziñua baloratzera. Gauza bixak egin doguz, emaitza positibuekin. Ikusgarrixa, bertako karaitz gris/larrosa jaspeatua.

Bertan lezan bazkaldu eta kanpalekura 16:00ak aldian allegau gara. Garbiketak, luzaketak eta lagiñen prozesaketia egitteko aukeria justu izan dogu, 17:00ak aldian zaparrada/txingorradia hasi aurretik. Eta gaur-bixarko hala emonda dago, komunikaziñuan euripian jardun biharko dogu...

Azkenian eguna aterri amaittu dogu. Kanpaña honetan, neretako deigarrixena dimentsiñuak diraz. EEE-NEBen antolakuntza maillia inpresionantia da, eta ni neu zatitxo batekin baiño ez naiz konturatzen (neure bio biharrakin zuzenian lotutakua, edo kanpalekuan parte hartutako gauzetan). Hori gure kanpaiñan, baiña Larra- Belaguan beste talde asko dabiz! "Karramarro-banasta" hori guztia koordinatzia ondiok miresgarrixagua da, orraittiokan!

20250814

Goizez uretara.

Eguardittik aurrera, A60tik kanpora zetozen Iker, Fabrice eta Denisen zain 4 ordu. Hirurak pozarren allegau diraz, lortutako emaitza onekin (sektore fosil barrixa -1100 metrotan, 1,9 kmtako espeleometria probisionala).

(...)

20240815

Predesmontajian: talde bat A60 desekipatzera, beste bat -1000 komunikaziño estaziñua desmontatzera, eta gu (Unai Martinez, Joseba eta hirurok) A70ra, hirugarrenez, ea bio laginketiori behingo-behinguan egitten dogun.

A70ra juan gara, eta ondo... salbu eta barauts lodiegixa ekarri dogula; multimontirik lotu ezinda, naturalekin konpondu gara. Emaitza oso onakon gaiñera: 3 Aphaenops, marraskillo luzanga 1, opilioi 1.

(...)

20250816

Goiz osuan, desmontajia, materialak gordetzia eta jaisteko prestatzia. Azken jateko-hondarrekin hamaiketakua egin eta gero, dana garbi geldittu da eta Lintzara jaitsi gara danok. Bide gogorra, topera kargauta eta bero haundixakin; duda barik, montajia eta desmontajia diraz espediziñoko biharrik astunenak...

Arratsaldian Lintzan atseden eta trago batzuk hartu eta gero, Zurizan baiñua hartu eta desbandá.

2025/07/30

Basondoko Potoa


 20250727: Galder, Oier.

Basondoko Potora. Beste iñor animau ez dala ikusitta, aval sifoiraiñok juatia pentsau dogu, bertan estigobixuak billatzeko beste saiakera bat egitteko, eta Galderrek lurpeko erreka ikusgarri hau ezagutu deixan. Hatortxu Rocken ajiak ez desku eragotzi programia ondo betetzia, eta bai ostera eskuma-esker-goi-eta-behe ikusten genduzen eskalada, meandro eta dibertikulo guztietan "Hatortxu Galeria" barri posibliak ikustia. Amesak libre!

Bio: oinguan, hare potua bizkorrago prozesau dot: pare bat ordutan, sedimento guztiak erretillu baten begiratu, eta 6-7 molusko txikiren oskolak etara dittudaz; krustazeo edo oligoketorik bapez.

2025/07/20

Andrabide


 


20250719: Antua, Gotzon, Galder, Oier.

Andrabide (Ereño) (...). Hasierako plana hau ez bazan be, Hatxondoko biharrak egitteko  modurik ez genkanez B plan bat billau bihar izan dogu, buruari nahikua buelta emonda. Ez gara damutu. Gitxienez 20 urte ziran "etxeko" zulo honetara etortzen ez giñala eta espeleologikoki hari solte interesgarrixak dittu:
- Hidrogeologia misteriotsua (Osiñeko urbegixakin lotuta ala ez? Atxarre/Ereñozarre ur-dibisorixian ze alde?)
- Laupabost inkognita, batez be eskaladak.
- Zaborra: garai bateko "piramidia" apaldu da (urak eruanda), eta zabor guztia zaharra eta inertia da, urtiak dira barririk ez dala botatzen. (...)

 

Hain zuzen be, lezia hain egon da zarratuta eze, topatzia nahikua kostau jakun: gaiñetik pasau gara -esateko-, baiña bertako zarradura biharrak (somierrak, obra hesixak, barra metaliko atornillauak, dana sariekin estalitta) eta gaiñetik hazi jakon goroldixo eta sasixak ikusezin bihurtu dau. Topau dogu baiña, eta ertz bat zabalduta sartu gara.

Barruan, lehelengo aval egin dogu, ustezko sifoiraiñok allegauta. Izan be, Antuanek ez dau uste benetako sifoia izango danik: garbiegi, eta gelia bentilauegi; goiko arrakalia ondo errebisau beharko da. Bestalde, lezian nundik-norako geologikuak deigarrixak diraz: norabide aldaketa harrigarrixa; paleonibel markak; errekiak higatutako espeleotema potentiak... aztergai interesgarrixa, beinke! Gero amont egin dogu pixkat  (bifurkaziñora eta pixkat gorago), sektore akuatiko oso politta, eta zabor arrasto izpirik bakua; ea garbiketa horren ostian dana halan laga geinkian...

Bio aldetik, sarrerako potzuan opilioi asko egon da, eta gaur horko lagiñak hartzen zentrau naiz: 6-7 hartu dittudaz (danak potzu barrenian, illuntasuna %99) eta masma txiki bat, Galderrek ikusi dabena.