080126: X jauna, Igor, Bikain, Oier.
Iñubija I esploraziñuan, Zisternatik aurrera topautako bide barrixan gora goiaz. Katazulotik topografiatzen hasitta, 424 metro barri neurtu doguz. Hasieran meandro baten goiko partetik (arriskutsua, pasamanoren bat jarri biharko da), pizkaka pizkaka gorutz juan gara lehengunian Oskar eta Igorrek begiratutako bidetik. Hortik aurrera segika, galerixa freatiko haundi batera urten dogu (“Galtzadia”) eta, uren bidieri behera jarraittuta, kondukto honek beste galerixa ikaragarri batekin bat egitten dau. Sedimentoz betetako tunel zabal eta altu honetan, pozaren pozaz sevillana batzu dantzau doguz Oskarren omenez, eta izena be halaxe jarri: “Sevillako Tunela”. Iñubija I-eko kondukto nagusixa emoten daben honek, Trenbideko Tunela baiño 8 metro altuago dago, topografixian arabera; haren direkziño bardiñian dago baiña, Osiñetarutz, eta badiruri Amildegiko fraktura parian mozten dala hau be. Hareharri eta karaitzan arteko kontaktua edo...
No hay comentarios:
Publicar un comentario