2008/10/12

Lastarrikeko lezia. Kaiku, Urdaibai, Orio eta Hondarribi

Aspaldi holako ondo pasa barik, eta zulo baten beti gozaten douen arren, atzoku oso ezberdiñe exan zan. argazkixan ikusten dan modun, Kaiku lelengo kaletik eta Urdaibai bigarrenetik atzoko Lastarrikeko lelengo banderako finalin, zein baño zein. foto finish-ak be huts ein ebanez, bigarren tanda bat jokatuko da, ez dakiau noiz, bañe lehia benetan estu aurre ikusten da.

Atzo eguraldixe be kristona zan eta sartu aurretik zeozer berezixe igarten zan; exan be, arnesak ahaztu, katiuskak batekoz bestea jantzitxe ezin oinez ibili...........
Santimamiñeko aparkaleku baño lenaua eskumata hartu eta Omako basoruntz barik, eskumata, Basondo auzoa jun giñan. hango Baserrikuai baimena eskatu, barriketan egon pixkaten (eskerrak ondioik baserri batzutan behintzat, halako euskaldun jator eta alaxak dazen) eta komerixak atzin laga ostin lezeruntz jun ginan. hortxe be, hasieratik okerreko bidetik gixuzen, eta eskerrak baserritxarrak kontuk atazkuzen. x jauna lelen, urtza bigarren, gero petrus eta atzan neu, libre libre, konturatu zin arte. dana dala, eskerrak sokak 15metro erun binitxuzen bakarrik, ze tarte horretxetan zintxa bi galdu nitxuzen. sartu aurretik benetako zirku Basondon.

Zulun sartu, sokak eta gauzak prepara eta Stop-an trabak ikusteko, ala, zeu aurretik. bost ahalegin eta gero, Stop madarikatu kendu eta betiko bajatekuaz, ordun bai baja ginan, kostata bañe atzanin danok pasa ginan zulo estu madarikatutik, batzuk beste batzuk baño hobeto, bañe tire.

Espeleo sokorroako fitxa bat betetea jun ginan eta hori biharroi behintzat ondo ein genun, oztopo, zulo, tubo eta erranpak marka, argazkixak ata eta biharrok beteta.

Leze benetan politxe da, ure pilu, erreka eta pistina olinpiko baten besteko luzerako laku antzeako potzukin. txalupa bi badaezpada, bat handixe eta besti txikixe, eta eskerrak, exan be, hasieran kontuz banaka, bañe konfiantzixi hartu eta binaka eta atzanin hirugaz, plof, "arin-arin, zulatu ein dou eta". ixe birrittan buelti emon, txalupa handixe bide erdixin ez atzea ez aurrea, atzanin bat busti ein bir eta abar. oso oso ondo pasa dou, barre pilu ein dou, sapotxu bat eta dana bisitxa dou (zelan aia ete da hara) lezi amaitzen dan sifoin eta gero bueltan be komerixakin jarraittu dou. lateral poli poli batetik, errekiai segidute jun gaz, tobogan artin, gora eta behera, behera hobeto, gora ezin igota eta amaitzeko "jumarren" gora zulotik urten arte. inddar danak bertan uztu eta beheko sarreri ikustea. Trabesixi etti posible zan, bañe pasu erdi tapata geratu de azken eurixakin eta 10minutu hondarra kentzen ibili eta gero buelta emoti erabaki genun. Beste aldetik, nobato bixak korapilukin ezin asmata, zortzixe atzekoz aurrea errepasata baja eta altza zin, kasik inongo istripu barik, enbor bat apurtu genun bakarrik.

Hortik, gero jantzi, baserrikukin barriketan, jolasten eta argazkixak ikusten egon eta santimamiñeko parkineko jantokixan zeozer jan (batzuk afaldu) eta edan, barriketan ein eta eurixaz batea etxeruntz, batzuk dutxa ta atseden bile, beste batzuk ondioik biharrea.

Finin, lantzin lantzin errepetiuteko irteera xelebre eta dibertigarri bat.

Barne bilatzailea