2008/11/01

Inpernuk, zerurako itxurako ati zabaltzen dotzunin (Ezuneta-Urgitxi)

























08-XI-1: Bikain, Gotzon, Urtza, Oier.
(Oier's bertsion)

Ezuneta-Urgitxi trabesixia. Sartziakin batera, Ezunetako tramuan ederrakin harrittu gara; ur ranpia; korriente bizixa eta katazulo erdi-inundauen inguruko berreraikitze formak. Eta halako baten... arrakala estua. Bikain eta bixok putak pasau doguz, nerbixuak tenplatzeko ariketan. Geroko meandro ikusgarrixa, eta alkantarilla bildurgarrixa, ahua urpian eta begi-surrak justo justo agerixan. Urgitxiko tramora helduta, faltan bota doguz rafting egitteko txalupak; “korputzing” egiñaz aprobetxau dogu eurixekin hazittako ur korrientia. Argazki batzu egin doguz bebai, eta lurrunak aprobetxauta Domusantu egunerako giro egokixa emon detsegu: “Walpurgis Grötte”, edo “Vampiruen Koba” izena be ipiñi leikixo, irudixak ikusitta.

Bestalde, gutaz aparte jente gehixago ibilli dana egiaztatu dogu, honek dakan poz/kezka sentimentu kontrajarrixekin. “Marmita trampan” formaziño prozesua be ikusteko aukeria izan dogu, korrientiakin bertan gertatzen dan turbulentzixia bertatik bertara ikusitta. Eta azkenik, Urgitxiko urjauzixan presiño ikaragarrixan pian garbittu dogu materixala; nik ez dakitt monua iñoiz hain garbixa etara doten...



INPERNUK, ZERURAKO ITXURAKO ATI ZABALTZEN DOTZUNIN

Bixi gaz behintzat, eta ez da gitxi. gañea holakutan pasaten dan modun, bixi esperintzixa gogor bañe baleko handi bategaz. "hil edo gogortu" jitanun modun, eta hil ez gazenez...........eta oingun gaxotu bez (trakamailen modun) ba pentsa biko dou gogortu ein nazela. Eta nik uste dot baietz.

Oierrek trabesixin nondik norakuk ondo eta "objetiboki " azaldu dotxuz, bañe, han lau subjeto egon ginan eta idazten dabilen subjeto honek pasatako kalamidadik benetan di subjetibuk, bestelan, ezetz pasa, nik han pasatako danak! danak, bañe danak batea.

Txikitxaz, "negar da barre kaka berde " esaten gendun eta zain naz noiz eingo, ze kolore dakarren ikusteko, exan be, pasatako tuku-tukuaz, eta inpernuko koban hainbeste kaka ein eta gero, pixkateako hutsik geratu nittan; ikusteko beraz.

Ospe handiko trabesixako prest. hasierako sentsaziñoik ez zin onenak bañe aspaldixan oitturak(txarto oittu be, atxitxe!) aldatzen genbizenez, "ganorazko espeleologixi " tokaten zan atzo.
Kotxik eta matexala antolatu, sarreran modelo biharrak ein, eta botadun katu baño pozaua barrure!! Isurbide edo urzulo politte benetan, zoragarrixei akaso. Lelengo 50 metruk paregabik diz. zelan dun ure berutz, harrixe gasta gasta ein de, tobaganin berutz busti arren pozarren ein genun. Lelengo klasi hortxe hartu neban, modeluk eta jakingo dabe bañe argazki politx baten urtetearren popi hainbeste busti biarra.........eta atzanin modeloz aldatzeko gañea!

Laster hasi ginan, pixkanaka bustitxen; tanta batzuk eskun, beste pixkat hanketatik......ai ai ai! kolkutik be bai!! nahi ez bustitxe, hasi aurretik dardaraka, eta gero ixe sifoi batetik pasa bir exateko! zotz! jakin baneban toboganin behintzat gexa gozako neban. ezta atzea juteik, baguz aurrea, hotzak dardaraka daneako, baine baguz, noizarte? ba ez atzea, ez aurrea "mini trakamailen " geldittu arte. Bi paso daz, goittik behatu, ufff!! motza bañe estu benetan. Atxitxe beheittik dunez, harei segike errezaua jungo nazelakun neu be bertotik. mile bidar entzun neban "holan ez. behittik. uretatik. baja. ein kasu. trankilddu. hartu arnasi. deskantza pixkat. holan bai, ondo. atzea. aurrea. gora gerrixe. behera sorbaldak. hankakin lagundu. animo. ahal dozu. baietz, sartzen zazela, trankil egoteko. erreza dala. baietz, sartzen zazela. bueno nahi bazu arnesa kendu. bai, arnesa dakazu traba etten. ondo. baietz, bera dala. etteko kasu ba, joe, lasai, ez ata zarataik, trankilddu, ixe aia zaz eta. emon eskuk. bañe hankakin inddarra be ein. ixe ein dou. ondo, urten kendu arnesa eta etorri osteabe" BENETAKO INPERNU, BENETAKO MISERIXI, BENETAKO MALKUK! BENETAKO KALAMIDADIK, BENETAKO INPOTENTZIXI!! kaka, ustela, ixebeza, inddarrik baiku, debile, tontu, bobu, buru gogorra, golfu eta bai neuk danan errudun, ez dot merezi ixe!! neu naz dana, abile, jatorra, eta argixe kendute beste dana.

Horrek pentsamendu danak, zorionez, ez douz bixitxan hainbestetan sufriduten, bañe gertaten danin.............kristonak eta bi pasaten douz. Atzeaka urten (hain errez ez gaztan ein) eta kanpoa urteti be pasa gaztan (lasai, masoki naz, eztot hain errez lagako espeleologixi), ze gañea, hotzak dardaraka neuan. Ezinttasun horrettek erakusten dozku, batetik naturin aurrin kaka gazela, organiku bai, bañe kaka; eta bestetik pertsonik barrun dakauen alde humano, sano, laguntzaile eta onena zein dan. negar malkuk horrettek sentimendu danak alkarreaz nahastin neukazelako (estutasunattik be bai) urten dozten, eta animuk bebai, hiru lagun asko, dana exan leikelako hamen bixitxan. hainbeste fama, hainbeste itxurakeri ez douzelako bir bixitxeko. orduntxe akordaten zaz osteabe, albun dakazuzenak zenbatearteko inportantik dizen. pentsa bestelan, bixi iraupenan testuingurutik kanpo, gaurko mundo super moderno honetan zeinek lagundukoztan horretan momentutan.
horretxeatxik (beste hamaike arrazoi gexaua be badaz) ez dot lagako espeleo ettiai, badaielako, miserixa handixauak pasaten hasten banaz be, jungo nazen pertsonak lagundu eingo doztela, tuku tukutik, estutasunetik urteten, eta pertsona gogorraua, sanuaua eta hobi etten, bixitxi baloraten eta lagunan adiskidetasune zainddu bir dela akorda arazten.

Filosofixaten segidute, esan bir dot, ba, mozkor batek kotxiaz zapaldute hiltxi baño, naxa dotela inguruk laguntzen dakatela hiltxi, euran laguntasune, berotasune eta balore positibo on danak (inpotentzi sentimendukin nahastin) barro barrun dakatela. dana dala, eta kriston taldi dalako hau, ez gaz hain erraz hilko, ez behintzat "ama, atte eta attitte" edo lengusu karnalen bat albun dakauen bittartin.

Eta bueno, atzanin, auskalo zenbat denbora eta gero, arnesa kendu eta gero, lortu genun handik pasati. Aitorpen bat ein bir dot; "Atte" be hain errez ez zala pasa ikustik morala eta poza emon doztan, erru edo kulpa danak neurik be ez zinela ikusi nebalako. atzo, fin fin ibili ez arren, leku errezena be ez zalako.
Hori pasa eta pare bat ordutan ondioik urteteko goguk besteik ez neukan; pultsasiñoik goxan eta hotza barrurarte sartute. aurrez deskribidutako errepikapen txiki bat osteabe euki neban, oingun, esploraten genbizenin. zorionez eta besteik merezi exan baneban be (holakutan paperak eta nerbixuk galdu etten dotxuaz) Urtzak abandona biharrin anima eta lagundute, nahiko arin desobstruiu nittan. uff!! "guazen ja, jan eta ostixak, kalea ja" neukan burun, geroz eta gexaua.
bañe, inpernu danak euran zeru gordeten dabenez ( bixen bittartin bi erorketa. baten 3-4 metrotik eta eskerrak ixe ez zala pasa eta besti neuri, bi metroko tobogan entretenigarri baten basatza) atzanin kirol modalidade barri bat exan leikena praktikateko aukeri euki genun. "zeinek belaun gexaua gozatu" eztai olinpiadetako onartu daben, bañe kobazuloko erreki ixe topea dunin, gorputze bertan bera lagaten juti.................inoiz entzun baiku de behintzat. Inubija-ko erreki zenbat hasten dan pasada bat da. oin, zelako politte exan zan amaieri, errekiai segidute, belaunetako batzuk hartu, argazkixak ata, jiji eta jaja. zeinek esango doztan niri estutasunin neuanin, osteabe barre eingo nebanik koban bertan.

Gainea, Urgitxitik (gitxi??) urten aurreko metrutan pasa manotatik eta sokan gora eta, berotzeko aukeri euki genun. joe!! hamen be, errekan arnesa ezin jantzitxe, dardaraka..............eskerrikasko Urtza osteabe, ze nik atzo ez neban asmako neure ixena esaten bez. jejejeje! eta rapelateko dinamiku Gotzon?? kristona e? eskerrak sokan entrenaten gabizen eta iseitte gelditzeko beste inddar geldittu gaztan. ai ene!!

Azkanengo katu zulun (zelako desobstruziñoi biharra!) 40 metro goraka...................eta bai!!! txilixo handi batek urten arte, egun argixe! kanpun naz! lortu dot! bixik naz!!

Eta ordun bai, ur jauzi paregabe baten bainu hartu, bittartin garbittu eta kotxea erropa garbi, siku eta epelak jaztea. kalorixa batzuk sartu, destenpli kentzeko deskafeinau bero-bero bat hartu eta tenplaute etxea.

pd. eskerrikasko beste egun paregabe bateattik. batzuk bixitxan dana diruattik etten dabe eta beste batzuk dana gustaten gakoelako etten dabe.

pd.2. Nikola ezautzi plazer bat exan zan. zelako ume politx eta alaixe.

1 comentario:

vicen dijo...

Vaya blog bonito que tienes y lo de la animacion no digamos, lo cierto es que te ha quedado muy way.
Saludos Vicen


Barne bilatzailea