10-I-09: Gotzon, Idoia, Oier.
Alperdo (Aulestia) inspekzionau eta topografiatzera. Gauza gitxi espero bagenduan be, barriro gertatu da GEV-eko katalogoko zuluak errebisatzian hartzen diran sorpresa atsegiñetako bat.
Galerixa sare akzesibliena oso transitaua ikusten da, "domingueruen" pinttada eta guzti (Juanpe, Tana, Oar, GET); baiña 3-4 puntutan zapaldu bako lekuak identifikau doguz, jarraitzeko aukeriakin. Euretako bat (eskaladia) haize korriente nabarmena daka, , eta susmua dakagu kanpuan lokalizatzeka dakagun leza batek ez ete daben punto honekin konektauko. Sarreratik hurre, erreka nagusiko potzu haundi bat igarixan pasatzeko pendiente geratu da (eta hau izan da erreka nagusixa kontaktau dogun punto bakarra, ibillittako beste galerixa guztiak sekundarixuak diraz).
Itxura guztien arabera, badirudi Alperdok entretenimendu pizkat emongo deskuala, jardunaldi batzutarako bai behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario