2012/02/19

Altxagorta - ADES Territorio Berriak

Part: GAES&ADES Co-expedition.

Gure taldeak daukan espeleo-griñak gure Urdaibai eta Lea Artibairen mendien barruetan kabitzen ez direnez, zabaltzea erabaki dugu. Horretarako gure GAESeko kolaboratzaileen inbitazio adeitsuari esker (igarri zazue zeintzuk bi), Gorbeara joan gara gure esplorazio gogoa asetzera. GAESeri egin diogun laguntza eskerrezin honen ordainez, neopreno trajeak oparitu dizkigute. GAESkerrikasko!

Cast: Como las ansias de espeleo de nuestro grupo no caben dentro de nuestras montañas de Urdaibai y Lea Artibai, hemos decidido expandirnos. Para ello, gracias a la atenta invitación de nuestros colaboradores del GAES (adivinad quienes dos), hemos ido a Gorbea a saciar nuestro apetito de exploración. Gracias a esta ayuda inigualable que le hemos hecho al GAES, nos han regalado trajes de neopreno. GAESkerrikasko!

Gaur egungo euskeraz, urzuloa (surgentzia) dagoen ingurua eta merenderoa Altxagorta deitzen da. Itxinaren eta Bikotxgane portuaren artean kokatzen da. Han inguruan errekatxo bat dago. GEVen arabera, urzuloaren izena Antxugurtu da. Toponimia azterketa bat egin beharko litzateke Antxugurtu eta Altxagorta izen berdina diren ala ez jakiteko, askotan pasatzen da eta.

Urzuloan ez du errekak irtetzen aktiboki, abandonatua ematen du, baina duela gutxi abandonatua. Ur asko dagoenean seguraski aktiboa izango da. 100-200m segi eta gero sifoi batean amaitzen da. GEVek 14m ematen zion!

Tartean eskalada bat ere egin du Ritxarrek, eta nahiko potentea gainera, sabaian gora, baina goian ez dago ezer, eta ez haizerik.

Sifoiaren aldean zarata entzuten da. Sifoia egiten duen ura, ez doa sifoirantz, sifoitik irten egiten du gureganantz. Baina gure koba inundatu gabe erreka batetik, eskuinetara dagoen zulotxo batean behera erortzen da, sekulako zarata burrunbadatsua aterata. Gero kanpoan, kobaren sarreraren alboan irtetzen du zulo txiki batetik (erreka berdina dela uste dugu behintzat, batek daki). Zer egongo omen da sifoiaren atzean? Nora erortzen da erreka, azpiko galerietara?

Buzeatzen hasi aurretik, ezkerretara arrakala bat dago, eta HANDIK doa haizea. Arrakala momentu baten estutu egiten da, baina ez gehiegirik ere, mailu eder batekin konpondu ezin daitekeen ezer ez. Gauza asko dago esploratzeko hor barruan!

Kanpoan, Euskal-Sirimiri eder bat, gure bizitzak pozteko prest. Ritxarren kotxearen maleteroaren taparen aterpearen azpian, roze asko egon da, baina kariño gutxi, EZ PENTZA ZEUEK EZER E!

Biofauna: 20 armiarma (edo gehiago), sangijuela bat eta igel bat sarreran.

Geologia hizketaldiak ere egon dira. Gure teorien pisua eta fundamentazioa, hori beste kontu bat da.

Kroa kroa!

1 comentario:

Mr Elizburu dijo...

Los Gatos me han obligado


Barne bilatzailea