2013/01/05

Oinizen, eskaladia hasten



2012-I-5: Antua, Petrus, Oskar, Gotzon (prospektatzen) Ritxar, Bikain, Idoia, Oier (barruko ekipua).
Elbarrixen taldia kanpotik zihar ibilli da; gero esan dabenez, emaitza gitxikin (tartian ADES-ek in illo tempore I-1 siglez markautako leza bat).

Barruko taldekuon helburuak apalak ziran: Gotzonek lagatako leihatillia begiratu, 1º tranpa gaiñeko eskaladiakin hasi, eta koko asuntua.
Lehelengo, Ritxar konbalezientiak leihatillarako bidia pertsonendako moduan instalau dau (aurretik Gotzonendako moduan zeguan). Laurok gora, espatula kolpe bakarrakin zabaldu dogu pasua, estalaktita zurixen kortiñia hondatu barik hori bai (argazki baterako leku ona). Halan be, leihatillia pasauta 4-5 metrotako jarraipena baiño ez dau topau Ritxarrek, harik eta koladiak berak bidia arrakala estu eta inpenetrable bihurtu arte. Egixa esanda, gaur kanpuan be ez zeguan haizerik eta instalauta laga dogu, haizia dagoneko portaeria ikusi ahal izateko.

1º koko-tranpan emaitza pozgarrixa  topau dot: lithobius tipoko bat, eta Trichoniscoides itxurako bi, zuri-zurixak, pare bat milimetrotakuak. Bixar egun argiz argazkittan hartzen saiatuko naiz, baiña bildur naiz ez ete jatazen galduko. Tranpia erretirau dot.

Bertan lekuan, eskaladiari ekin detsa Ritxarrek, Bikain aseguratzen ikasteko aprobetxauta. Ordu erdi bat egon gara bertan, eta montixak amaittu diranerako pareta erdira allegau dala kalkulatzen dogu; goraiñok beste horrenbeste geratzen da, barrena.
Espelta eta txorixozko paleo-barrita energetikuak janda, eskaladia amaittu baiño lehen kanporutz egin dot, 2º tranpia instalatzeko leku egokixan billa. Sarrerako potzu osteko meandruan ipiñi dot, bertikaletik hamabost bat metrora, plastikuakin señalizauta. Aurreragokuan lez, lurrian rasiautako potia da: oinguan alkohola antikonjelantiakin doia, gitxiago lurruntzeko. Tranpia ipintzen neguala koko batek iges egin desta (Quaestus, uste dot) baiña Cryptazeca tipoko marraskillo zurixa hartu dot, bizirik. Baitta “gauza” baltz biribil bat, milimetro batekua; ezin izan dot bereiztu izakixa ala harrixa zan, eta potian sartu dot.


Bestiak ez dira oso pozik geratu emaitziakin, baiña nik behintzat eguna bete dot: ¡desobstrukziño maniobra tekniko ona eta ehiza hobia!

2 comentarios:

EspereologoValenciano dijo...

Koño Bikain eta Petrus. Sasoi zenduen! Hemen balentzian karst asko eta jenteak sartzeko gogo gutxi.

AlmostInChina dijo...

Ver para creer, bueno ekipo, argazki onak. Aber Oiñiz horretan zeoze geixa lortzen dan. Entxufata egongo na asteroko kronikiai!