2013/02/17

Artzaganetik Paseoan

2013/II/17 Gotzon, Antua, Mariano, Amaia eta Iñaki.

Bi plan zeuden gaurkorako:
  1. Zeberiora joan, Hatxondoko puntarekin lotu dezakeen putzua zabaltzera.
  2. Artzaganen (Bedia) prospektatu.
Azkenean bigarren plan interesgarria aukeratu dugu:

Zeberioko kareharri "falla"ren jarraipena izan daitekeen Bedia aldeko "Artzagane" aldea prospektatzera joan gara.

Antzinako Meatzariek minerala garraiatzeko erabiltzen zuten Monoraila pasatzen zen bide ondotik hasi gara mendia ikuskatzen.
Bai, bai, monoraila, Sidneytik eta ibiltzen den garraio kurioso hori Bizkaian izan genuen aspaldi! Hona Argazki bat, "revista Minera"-tik aterata:


Hariarekin jarraituz, lehenik SUMIDERO bat begiztatu dugu, nahiko interesgarria koba hau, ematen zuen artifiziala zela (Zubi baten antza eta guzti zuen) baina ez, koba naturala edo "erdi naturala" da, egunen batean exploratuko dugu hobeto...

Gero aurrera jarraitu dugu, hacia la cara noroeste del artzagane... Eta bertan GEV-en katalogoan agertzen den ASTEGIETA edo KAREA-KO KOBA bisitatu dugu (SUMIDEROA), ahoaren deskribapenak dudak eragin ditzakeen arren (boca de 0,50 de alto por 1 metro de ancho, nahikotxo altuagoa zen) barruko deskribapenak nahiko argi uzten digu koba hori dela:
  • 50 metroko galeria bat urarekin, gero ortogonalki zabaltzen den meandro bat eta azkenean 8 bat metroko putzu bat
Amaiaren lehen koba izan da eta oso ondo ibili da! zelako lekuetara eramaten dugun jendea... zulo oso estua eta urarekin, Lea Artibain bezala!
Putzuan spit bat zegoen, exploratu duten seinale, baina bueltatu beharko gara hala ere... AGIAN HATXONDO-REKIN KOMUNIKATUKO DU? ;)
 
Hirugarren zuloa, Interesgarriena izan da: ASTEGIETAKO LEZA (SUMIDEROA hau ere). Antua eta ni (Iñaki) bakarrik jeitsi gara, eta material faltagatik utzi dugu, baina fraktura argia (antuak 20 bat metroko sakonera eman dio a ojo) eta nahiko korrente airearena, Lezandipe berri baten aurrean gaude? ematen du Alcalde izeneko exploratzaile bat ibili zela bere garaian hemendik.


Gero irakasgai bat ikasi dugu: Los del ADES huímos siempre hacia adelante! eta horrela, pentsatuta ez geneukan arren, mendi puntararte igo gara, bidetik dolina batzuk ikusiz.

Laugarren zuloa, artifiziala zen, MEATEGI OSO HANDI BAT, bueltatu beharko gara ere sokekin hona, baina ez denez naturala...
Gero, bazkaldu ostean Eroso auzora joan gara eta 5 minututan Erosomendi-ra igo dugu bostgarren KOBA ikusteko, Koba-leiza fosil bat, erdi kaltzetina, baina bastante polita eta haize pixkatekin?

Azkenik, mendia jeitsi eta munduko SUMIDEROrik politena ikusi dugu, jarraipen barik hau ere...

Ariketa fisikoko probak egiten bukatu dugu eguna, Gotzonek oreka, indarra eta flexibilitatea lantzeko ariketa kuriosoak erakutsi dizkigu.




Oso ondo pasatu dugu, baina hurrengokoan HATXONDORA!!!

Cast: Hoy hemos prospectado por las faldas del monte "Artzagane" en Bedia, hemos visitado 3 sumideros (Las dos últimas "sobre todo la última") interesantes para realizar una exploración, la dirección que tomaban las fracturas dentro de la última sima nos ha dejado un poco desconcertados acerca de la dirección que puede tomar el agua, pero sin explorar una cueva nunca puedes suponer ni esperarte nada.

Después de comer, hemos visitado una tercera cueva en el monte "Erosogane": un bonito calcetín con fenomenos de reconstrucción y una pizca de aire.
Para finalizar el día hemos visitado un último sumidero, sin posibilidad de continuación.

1 comentario:

txu-txu dijo...

el monorail de Bedia http://www.spanishrailway.com/2012/05/10/monocarril-de-bedia/


Barne bilatzailea