2013/03/14

(Bideuakin) Opilioi ehizian


130309: Carlos, Jagoba, Oier.

Carlos Prietok eta Jagoba Malumbresek gonbidatuta, Ischyropsalis kabernikolen sekuentziaziño genetikoko ikerketarako laginak hartzera, Arno eta Izarraitz inguruko haitzuluetan.

Olatzen egin dogu lehelengo saiakeria, Kobaldeko hobixan. Laster topau dogu bidia itxitta, kaleko argixak bistan. Zulo ikusgarrixa, erreza eta bisittia merezi dabena: baiña ez zeskuan balixo gaurko helbururako.

Ziñua alderutz jo dogu hurrengo; bertan ez dogu biztanlerik topau, eta beraz itsu-itsuka juan gara bertako kobia topatzera. Ez dogu lortu, jakiña.

Ziñuatik gora, Jentiletxetan billa hasi gara; eta sasi asko jan eta gero, hara nun topau doguzen Ziñuako andra-gizonak etxerako bidian. Han geratu jakuz, autotik jaitsi eta azalpenak emonda; gizonak gurekin etorri nahi zeban sasi artetik! Eskerrak andriak eta guk arropak ez apurtzeko konbentzidu dogula...

Jentiletxetan, lehelengo koba bikotxa ikuskatu dogu; estua baiña politta, beherakako meandruana batez be. Opilioirik ez doguz ikusi (oso siku zeguan dana), eta Carlos masmak hartziakin konformau bihar izan da. Saguzar nahikotxo ikusi doguz (kueba guztietan) eta eurei trabarik ez egitten saiatu gara egun osuan.

Errez topau dogu hirugarrengo jentil etxia; sarrera txikittik sartuta, bolumen haunditxuaguak zittuana, baiña biologikoki bardintsu. Bazkaltzera juan gara.

Izarraitz aldian, Aixa izan da gure helburua, aukera gehixen bertan izango gendualakuan; ez dogu hutsik egiñ.

Ischyropsalis kabernikolen asuntua azaldu deste Carlosek eta Jagobak. Ulertu dotenangaittik, Lea-Artibai-Urdaibaien ez da topau halakorik (Ischyropsalis guztiak “nodifera” dira, eta hau berez kanpoko espezie bat da, ez kobatakua). Gipuzkoa aldian, barriz, Carlosek berak espezie kabernikola barri bat deskribatzen dihardu (momentuz izenik ez dakana), eta halakuak harrapatzia zan hain zuzen be gure gaurko objetibua.

Ba, hara nun nere potiak etaratzen dittudazen (Carlosi emoteko nekazenak), eta... sorpresa! Oñizko lezan 2013-I-5an harrapautako opilioia... espezie barri honetakua da! Oker ez banago, Bizkaixan topau dan bakarra; eta espezie horren eremua Gipuzkoatik Bizkairaiñok zabaltzen dabena. Ahozabalik geratu naiz; dana dala hobe txapligorik ez botatzia, laboratorixoko konfirmaziñuan zaiñ.

Aixan behera (zelako sarrera ikusgarrixa), 1 eta 2 geletan bueltaka ibilli gara eta harrapaketak ugarixak izan diraz, hezetasunak lagunduta. Opilioiak (Ischyropsalis barrixak, arrak eta emiak, Gyas titanus...), masmak, akaruak, anfipoduak, lithobius... gogoratzen dittudazenak. Bertan emon dogu denpora gehixena.

Handik kanpora, Carlos gogotsu zeguan eta Mendarora juatia proposau dau, Aranerrekan gora bide baztarrian markauta zeguazen hiru zulo ikustera. Bertara juanda, hiruretatik bat be ez dogu topau, baiña bai interesik ez zeken beste bi. Eta euretako baten... beste sorpresia. Kata arkeologiko sakon baten barruan, ardixa eta arkumia urten ezinda. Mendaron udaltzainik ez dagonez, 112-era deittuta amaittu dogu eguna.

Argazkiak.org | Ardixak katan © cc-by-sa: ades

1 comentario:

oskar dijo...

Bideo guapoa Oier !!