2014/07/26

Egun luze luze bat...

Part.: Iñaki, Idoia, Martin eta Josu

Eguna ez da denok nahi bezala hasi, baina halako batean 12ak aldera Aritzgaine mendiaren gailurrera heldu gara Idoia, Martin, Iñaki eta Josu, Aritzgaine II desekipatzera, eta bide-batez desobstrukzioa bukatzera. Baina jaisten hasi bezain laister konturatu gara, espero genituen txapa eta sokak... missing zeudela. 7 txapa eta 30m-ko soka bat eraman dugu gurekin, materiale lagungarri bezela. Baina genuena segituan bukatu zaigu, desobstrukziora heldu gabe.

Baten batek Aritzgaine II bere garaian osorik desekipatu zuen. Beraz, hori behintzat eginda dago.

Gauzak horrela, bazkaldu eta Aldekoerrota desekipatzera joan gara, eta taladroa gurekin izanik, ba puntako desobstrukzioa ikuskatzera. Eta zelako desobstrukzioa!! Zelako haize hotza!! Eta zelako intentsitatea!! Ur soinua bestaldean! 30minutu eman dugu, lokatza kentzen eta magia sesio baterako lekua prestatzen.

Aldekoerrotaren jarraipena behintzat argi geratu da. Ez dago dudarik.

Bueltan bi soka ere atera ditugu, bata gainera ur-putzu baten sakonenetik idoiak aterata.

Irten, aldatu eta Ereñora kaña bat hartzera. Gaur, eta beti, merezi dugulako...

1 comentario:

Nano Valènciano dijo...

Zuek bai ondo, lokatzetan erreka galduak entzuten...