2014/12/14

Torca del Carlista topo 1958-2014


Argazkiak.org | Kontrastatzen © cc-by-sa: ades


141213: Gotzon, Iñaki “Kobero”, Javi Moreno, Martin “Lagiñas” (AMET), Josu Granja, Carlos Pellon (GUM), Oier.

Torca del Carlistara argazki + geo + topo + bio + historia biharretan jardutera. Egun gitxi gogoratzen dittudaz gaurkua besain produktibuak (neuretako behintzat).

Mendixan gora, Martiñek dolomia/kareharrixan arteko jokuan hainbeste argibide emon deskuz (disco ibiza dolomia). Behin tontorrian, Gotzonek eta Javik instalau eta gero jaitsi gara. Sarrerako kanpalekuan 11:30etan genguazen danok. Han talde bittan banatu gara: Josu, Gotzon eta Iñaki argazki biharretara aurreratu dira; nik ez dittudaz gehixago ikusi.

Atzetik, Javi, Martin eta neu juan gara, helburu hirukotxakin: Martiñeri ikusketa geologikuan laguntzia, Carlos Prieton enkarguz bio-tranpak instalatzia eta Pozalaguako ertzan enkaje topografiko zihetza egittia. Halan, sarrerako kanpalekutik “Jon Arana” gelako W paretetik zihar abixau gara; bide osuan zihar, dolomia/kareharrixan egitturen ikusketan eta lagin bilketan jardun dau Martiñek (sakela politto kargau dau!), eta Javi eta bixok Distoxakin tiro eta tiro. SW ertzeko “adarretara” allegau gara, ezagutzen ez neban sektoria: politta, ur aktibidade nabarmenakin, lokatza eta formaziño ugarikin. Lehelengo N adarrian egon gara –hantxe instalau dogu gaurko bio tranpa bakarra, “sakakortxo” eszentrikuan onduan-; S adarreko plazatxora juan gara gero. Pozalagua motako igeltsu-itxurako formakuntzen lagiñak be hartu dittu Martiñek, eta “mitikrizaziño” (?) prozesua azaldu desku; buztin lagiñak be hartu dittu. Hor jo deskuez 13:30ak, nik urtetzeko ordua. Sarrerako gelan S paretan zihar juan gara, beraz (pieza bakarreko laja ikusgarrixa, ez dago argi estratifikaziñoz edo fallian eragiñez) eta estuasunera allegatzian eurak bestiekin biltzera juan dira, eta ni kanporutz.

14:30ak inguruan hasi dot gorako bidia. Ederra izan da: neu bakarrik Gela Haundixian, ipurtargi bakarrakin (nahitta erabilli dot minimuan, aintzindarixen sentsaziñuekin bat egittiarren). Ederra aldia croll barrixakin: pasa dan hillian putak pasau nittuan, 3tik 2ttan hagiñak ez zestelako sokia oratzen; oinguan, barriz, pedalkada bakotxakin ederto gora. Etara kontuak, bide erdixan paradatxo bat egin dotela gela erraldoi illunan erdixan argixa emetau eta ahobetez kantuan jarduteko (“Belatxa”, Queheillen erara baiña tono grabietan, gelian oihartzunakin sintonian). Bizkor allegau naiz gora (ez Pellonen 12 minututan, baiña tira) eta nekatu be tamañuan.
Aranzadi Gela, 1958ko topografia lanetan. Ezkerretik eskumara: belauniko, Garbayo eta Pellon; tente, Lopez de Munain eta Herrero. Argazkia: GUM.

15:30etan kotxian nenguan. Kultur Etxia topatzia pizkat kostau jata, baiña 16:30etan hantxe topau dittudaz Rafa Arriola zinegotzixa eta Carlos Pellon historikua (GUM). Elkarrizketia egin ahal izateko gela elegantia laga deskue, berogaillu eta guzti, eta hantxe egon gara ixa 3 ordu barriketan. Topo orijinala ekarri dau, rollo baten bilduta: baitta berau egitteko erabillittako “eclímetrua” (gaurko klinometrua), altimetrua, brujulia eta tabla logaritmikua be, danak “vintage” zorruetan sartuta; ADES-ekuen partez Urdaibaiko Koben Kataloguan ale bat oparittu detsat, ilusiño haundiz hartu dabena –GUM-ekuak eskualdeko hainbat koba esploratu zittuezen-.

Beste taldekidiak be Torcatik jaitsi diranian, topaketa intergenerazionala burutu dogu Kultur Etxian bertan. Momentu hunkigarrixena 1958ko eta 2014ko topografo-buruak (Javi eta Carlos) datuak konpartitzen hasi diranekua izan da, ordenagailluan topo tridimensionalak ikusten, oin dala ixa 60 urte ikuskatutako haize-puntua komentatzen... Gaiñera itxura danez hau ez da topaketa puntual honetan geratuko, Javi, Rafa Arriola eta Pellon Carlistari buruzko argitalpen eta jardunaldixetan partehartzeko adosten entzun dittudaz eta...

Egun biribilla atzokua, bai: gaur bertara bueltatzekuak ziran Javi eta Diego Dulanto, azken topo detalliak hartzera eta bio-tranpa gehixago jartzera.

IÑAKI:

Argazkien taldearen informe labur moduan hurrengokoa esan dezaket: Karlistaren trokan argazkiak ateratzeko falta ziren zonak erretratatu ditu Josu Granja maisuak, Gotzon eta bion laguntzaz. Besteak beste, zutabe erraldoia, alboko-galeria alturen panoramikia eta gela nagusiaren bigarren zabaluneko zenbait bista.
Batzutan aspertu garen arren (pazientzia gutxikoak gara), oso ondo pasatu dugu eta leize ikusgarri hau hobeto ezagutzeko balio izan digu. Orain bakarrik geratzen da "Aranzadi" edo "sala Record" erretratatzea.

Martinekin oso ondo pasatu dugu, plazer bat izan da bere historiak eta geologiari buruzko kontuak entzutea. Ea hurrengo batean ere elkartzen garen, berak esan bezala, Karlistaren troka ez da leiza bat DESPROPOSITO bat da.



Argazkiak.org | Topografoak 1958-2014 © cc-by-sa: ades

Barne bilatzailea